Tag Archives: santu izenak euskaraz

Euskaldunok, santuena, izana baino gehiago, izena

Datorren azaroaren 1a, Santu Guztien Eguna da. Ohikoa den kolore iluna eta zurruntasuna albo batera utzi eta kolore apur bat jarri nahi izan diogu egun berezi honi, betiere errespetuz. Santuen izenak euskaraz biltzeari ekin diogu gure euskararen blog honetan, santuek ere euskal izenak dituztelako, eta horietako batzuek arreta piztu digutelako. Horretarako, Jaurlaritzaren “Santutegiko izen ohikoenak” dokumentuan oinarritu gara. Zure izena santu izena al da? 🙂

Azaroak 1, Santu Guztien Eguna. Argazkia: Alberto Zorrilla

Azaroak 1, Santu Guztien Eguna. Argazkia: Alberto Zorrilla

Santuen euskal izenak

Adam (San Adán)

Arnault (San Arnaldo)

Elmu (San Telmo)

Eztebe (San Esteban)

Gilen (San Guillermo)

Jakue (San Jaime)

Gaitan (San Cayetano)

Aines (Santa Inés)

Laurendi (San Lorenzo)

Oto (San Odón)

Salbatore (San Salvador)

Saturdi (San Saturnino)

Zeltso (San Celso)

Agata (Santa Águeda)

Mami (San Mamés)

Artur (San Arturo)

Ezagutzen al dituzue santuen izen gehiago, euskaraz? 🙂 Izen bitxienak nahi ditugu. Animatu eta kontatu zein izan den sekula euskaraz entzun duzun santu izen bitxiena. Eta santu izena baduzu, esaiguzu zein den bai euskararen blog honetan baita Euskaldunok Euskaraz Facebook orrian ere. Besarkada bat guztioi eta pozik bizi!!! 🙂