Tag Archives: Krist Wongsuphasawat

‘Urte berri on’, Twitterren gehien errepikaturiko joeren artean

Euskaraz eman al diozu 2014ari ongi etorria? Urte berriaren aurrean, beste behin, Twiterren jarri ditugu begiak, izan ere, Twitter bitartez urte berri ona opatzeko erabilitako hizkuntza nagusienetako bat izan da euskara. BEJONDEIZUELA!! 🙂 Gure hizkuntzaren presentzia gero eta nabarmenagoa da Interneten, oraingoan Krist Wongsuphasawat thailandiarraren grafiko interaktibo batean ikusi dugu gure hizkuntza.

Twitter bitartez urte berri ona opatzeko erabilitako hizkuntzen grafikoa.

Twitter bitartez urte berri ona opatzeko erabilitako hizkuntzen grafikoa.

2014ari ongi etorria emateko EITBko lankideek bidalitako txioak

Denetarik topatu dugu, euskara hutsean aritu direnak, hainbat hizkuntzetan urte berriari ongi etorria egin dienak.. Hemen behean dituzue guztiak ikusgai :-):

Eta amaitzeko, “Kontrako Eztarria” saioko lagunek urte amaitzeko egindako bideo zoragarri honekin uzten zaituztegu. 2014ON GUZTIOI, eta izan zoriontsu!