Asko dira urte hauetan guztietan euskarari egin zaizkion kantuak. Hasieran, abestiak baino, bertsoak izaten ziren, ondoren kantu bilakatu direnak, estilo anitzetakoak, gainera, baina guztiek izan dute euskara euren ahotan, euskara euren letra eta euren mezuetan. Gure hizkuntza txiki bezain handi hau belaunaldiz belaunaldi izan da maitatua, horregatik gaur euskarari eginiko kantak errepasatuko ditugu. Asko dira, beraz, ez ditugu guztiak bildu. Goazen euskarari abestera!!! 🙂
“Euskal Herrian euskaraz” euskal abesti herrikoia da. Abestiaren hitzak Xabier Amuriza bertsolariak sortu zituen, aldiz Oskorri taldeak musikatu eta egin zuen ezagun.
“Euskaldun berriaren balada” Oskorrik idatziriko kanta da, Fermin Muguruzak ezagun egin zuen.
Hainbat bertsio izan badira ere, “Guk euskaraz” kanta, Urko abeslari euskaldunak idatzi zuen.
Pantxoa eta Peioren “Plazara” kanta ere sarri entzun dugu euskaldunok, euskara plazara ateratzeko deia egiten duen bertso sorta.
Entzun:
Eta nork ez du ezagutzen Xiriako Andonegiren “Aitorren hizkuntz zaharra”!! . Ikastolan, etxean, herriko jaietan.. nonnahi entzun izan dugu euskararen aldeko kantu bikain hau!
“Kontrapas” ere euskaldunon ahotan egon den kanta da. Hitzak Bernart Etxeparerenak dira, musika, berriz, Xabier Leterena.
Guztiak ezagutuko zenituzten, ezta?? Gaurkoz, horik bildu dituguna. Asko dira, ordea, euskarari egin zaikion kantak. Zuen proposamenen zain geratzen gara, eta, bitartean, izan zoriontsu ETA BIZI EUSKARAZ!! 🙂