Tag Archives: forvo

Euskaraz nola ahoskatzen den jakin nahi?

Duela gutxi jakin dugu Forvo atari euskalduna munduko 50 onenen artean dagoela. Askorentzat, ordea ezezaguna da web orrialde hau, eta euskararen blog honetan euskararekin zerikusia duen oro biltzea gustuko dugunez, gaurkoan Forvo atariaren nondik norakoak azaltzen saiatuko gara, izan ere, Forvo ahoskatze gida oso tresna erabilgarria izan daiteke hizkuntzen irakaskuntzan!

forvo-ataria

ZER DA FORVO ATARIA?

Forvo ahoskatzen gida bat da, Donostian sortua baina mundu guztian ezagun egin dena. Forvo webgunea hezitzailea da, eta oso erabilgarria. Munduko hiztegirik edo hizkuntzen gidarik handiena dela diote adituek, eta garrantzitsuena, doakoa da!

Ia 300 hizkuntza biltzen ditu, tartean euskara. Euskarazko 6.000 hitz baino gehiago biltzen ditu, eta hitz bat nola ahoskatzen den erakusken digu. Zein hitz ez dakizu nola ahoskatzen den? 🙂 Forvok emango dizu erantzuna.

Bestalde, hitz berri bat nola ahoskatu behar den galdetzeko aukera ere ematen du, izan ere, ataria honek sortze prozesuan jarraitzen du. Horretarako, nahikoa da Forvon izena eman eta ordenagailuari loturiko mikrofono batekin hitzak grabatzea. Webguneak berak egiten du grabaketa eta segundu batzuk besterik ez dira behar.

NOLA ERABILTZEN DA FORVO ATARIA?

Oso erraza da. Hizkuntza aukeratu ondoren, gure kasuan euskara, bilatzailean nahi duzun hitza idatzi, eta zuzenean bilatuko dizu. Hitza topatzean, alboan entzuteko aukera emango dizu, eta hala, hitza nola ahoskatzen den ikasiko duzu. Hemen duzue, esaterako, “ikazkin” hitzaren emaitza.

forvo-ikazkinOrain froga egitea besterik ez zaizu gelditzen. Besterik ez, pozik bizi eta hurrengora arte!!!! GORA EUSKARA!!! 🙂