Apirila erdialdean jakin genuen Kalakan talde euskaldunak Madonnarekin kolaboratuko zuela eta… hara! Iragan astean entseguen lehendabiziko irudiak ikusi genituen, poparen erregina “Sagarra jo” kantua abesten.
Madonnaren euskal ikuskizuna egi bihurtu da, eta horrek, nola bestela, euskal tuitlarien jarioa eragin du. #euskomadonna hasthg-a erabiliz, tuit ugari topatu ditugu, eta horietariko batzuk biltzeari ekin diogu:
Andoni Lizeaga (@lizeaga) #euskomadonna , Ahetzen egona, boltsiko sakona, hori ez da broma, kantzeari utzi ta igoko al du gona…kantzeari utzi ta igoko al du gonaaaa
Katixa Agirre (@katixagirre) Madonna Arabako euskalkia berreskuratzearen alde agertu da #euskomadonna
Ricardo Gómez (@FiloBlogia) Madonnak izen artistikoa aldatuko du eta Begoñako Amatxu jarriko #euskomadonna
Txapis Otaegi (@Txapisotegi) Madonnak “la isla bonita“ Santa Klara uharteri buruzkoa zela esan du #euskomadonna
Urtzi Urkizu (@urtziurkizu) Madonna bakearen alde dago, baina komando bat sortzekotan egon zen Erentxun-Montero Lau teilatu kantatzen entzun zituenean. #euskomadonna
Leire (@txargain) Etxepare institutua oso haserre MAdonnarekin ez duelako euren iritzia eskatu kantuaren performancea egiteko orduan #euskomadonna
Goio Arana (@goioarana) #euskomadonna k, Arantzazuko Ama gogoan, Like amabirgin.
Maialen Unanue (@m_unanue) Madonna “Euskote” aurkeztekotan dabil, Eusko OT #hitzokei #euskomadonna
Madonnak Euskal Herrian pasa zituen iazko oporrak, Lapurdiko Getaria herrian. Ipar Euskal Herriko Kalakan taldea ikusi eta txundituta gelditu zen euskal doinuekin. Madonnaren txapela tendentzia izango al da mundu mailan?

Madonna txapelarekin. Argazkia: Youtube