Tag Archives: euskarazko tuitlariak

Zer dago puri-purian Twiterren euskaraz? #jundajakin

Ba al dakizu noiz bidali zen euskarazko lehendabiziko tuita? Eta zeintzuk diren euskal tuitlari nagusiak? Euskarazko gakoren bat heldu al da “Trending Topic” izatera ? #galderagehiehigauzaonerako. ¡Goazen pixkanaka pixkanaka Euskararen eta Twiterraren arteko harremanean murgiltzera!

Euskara eta Twitter

Euskarazko lehendabiziko tuita

Zehatz-mehatz euskarak eta Twiter sareak bat noiz egin zuten ez badakigu ere, euskal tuitlari nagusienen arabera, 2006an bidali zen lehendabiziko euskarazko tuita. Jakin badakigu gutxienez ia sei urte dihardugula Twitterren euskaraz.

Nortzuk dira euskal tuitlari erreferenteak?

Asko badira ere, guztiak ezin aipatu, eta hemen horietako batzuk:

Maite Goñi : euskara irakaslea @euskaljakintza
Luistxo Fernanez: kazetari, informatikari, idazle eta blogari @luistxo
Joxe: teknopata.net blogaren egilea @joxe
Gorka Bereziartua: “argia” astekariko kazetaria eta blogaria @boligorria
Mikel Iturria: “Harrikadak” izeneko blogaren sortzailea @iturria

Marka handiek erabiltzen al dituzte euskarazko tuitak?

Bai, eta gero eta gehiago! Helburua? Erabiltzaileen mezuak taldekatu etaTrending Topicbilakatzea! Horretarako hainbat euskal komunikabide eta blogariek “hastag” komunak adosten dituzte.
Adibide garbia da iragan asteetan Athletic-en inguruan izan den zurrunbilo guztia.

-Zuzenekoetarako gako hau erabiltzen da: #athlive
-Manchesterren aurkako joaneko partidan hauxe erabili zen: #8000lehoi
-San Mamen jokatu zen bueltako partidan: #40000lehoi

Bestelako zenbait gairekin ere, esaterako, Euskararen Eguna (#euskarareneguna) edo Hauteskundea (#bozA20), gauza beretsua egiten da.

Baina zer da Trending Topic bihurtzea?

Twitterren “Trending Topic” une batean gehien erabiltzen den hitz bat da. Hitz horiek Top 10-a osatzen dute Twiterren, eta momentuan hizpide den gai horri buruz pistak ematen ditu.

ETAk bere borroka armatuaren amaiera jakinarazteko komunikatua zabaldu zuen unea da adibide esanguratsua. Euskal Herrian eta Espainian gairik garrantzitsuean bilakatu zen.  #AgurETA “Trending topic” mundiala bihurtuz Twiterren!

Euskaldunon eta euskal gizartearen ahotsak indarra du Twitterren eta beraz, jarraitu EUSKARAZ TUITEATZEN ETA EUSKARA MAITATZEN! Guk zuek maitatzen jarraituko dugu eta! #zintzoakizan