Tag Archives: bilaketak

Euskaldunok ez dakigu euskaraz Google-en bilatzen

Ba al zenekiten Google bezalako bilatzaile arruntek ez dituztela euskarazko emaitza egokiak ematen? Gaur ikastaro praktiko bat egingo dugu, izan ere, batetik, euskarak nahi baina garrantzia txikiagoa du Interneten, eta, bestetik, euskal deklinabideek ez dituzte ondo ezberdintzen euskarazko edukiak. Horrek zera esan nahi du, gisa honetako bilatzaileek terminoarekin zerikusia duten ingelesezko orrialdeak bilatzen dituela, lehendabizi, eta ondoren, beste edozein hizkuntza handietakoak, esaterako, gaztelania.

Badugu, ordea, zer ikasia, eta zuetariko askok jakingo baduzue ere, gaur Google bilatzailean euskarazko bilaketak egiten ikasiko dugu. Hasteko, kontuan izan behar dugu, Google bilatzailearen orrialde orokorrean, gaztelerazko bertsioa lehenesten dela. Euskarazko bertsioa aukeratzea badago, ordea!!! 🙂

google-euskaraz-bilaketak-1

Bilaketak ezberdinak direla ikusteko, adibideei ekingo diegu. “Musika online” esamoldearekin bi bilaketa egingo ditugu. Batetik, gaztelerazko bertsioan eta, bestetik, euskarazkoan. Era horretara argi geratuko zaigu zein garrantzitsua den euskaldunok, euskarazko edukiak topatzerako garaian, gure hizkuntza aukeratzea.

Googleren gaztelerazko bertsioarekin hasiko gara. Ondorengo irudian ikusiko duzuen moduan, “musika online” hitza jartzearekin batera, gaztelerako orrialdeak eta Musika online hitzen antzekoak diren beste hitz batzuk proposatzen ditu, gazteleraz, noski: “música online”, “música online 2013”, “música online gratis” edo “musika onlinea” bezalako esamoldeak proposatzen ditu erabiltzaileak:

google-euskaraz-bilaketak-3

Honek zera esan nahi du, guk euskaraz idazten badugu ere, ez dituela edukiak behar bezala topatzen. Gainera, bilatzen dituen orrialdeak ez dute euskarazko “Musika online” esamoldearekin zerikusirik, gaztelerazko orrialdeak baitira.

Jarraian Google euskarazko bertsioan jarri, eta gure esamoldea, alegia, “Musika online” esaldia idatzi dugu. Ikusiko duzuen moduan, emaitzak guztiz ezberdinak dira.

google-euskaraz-bilaketak-2

Ikusten duzuen moduan, euskarak badu presentzia sarean, kontua bilaketak ondo egitea da. Euskaldunok badugu, beraz, zer ikasia! GORA GURE EUSKARA!!!! Besarkada bat guztioi, eta pozik bizi! 🙂