Tag Archives: bai euskarari sariak

Mintzapraktikak, Fipa, Argia eta bai euskarari sariak

Kaixo guztioi!

Zer moduz joan da astea? Ostirala da jada eta gainera esan dute astebukaerarako eguraldi ona egingo duela!

Notizia onak ditugu euskarari dagokionez, alde batetik, gaur egun 400.000tik gora biztanlek kontsumitzen ditu euskarazko hedabideak, Eusko Jaurlaritzaren ikerketa baten arabera. Notizia onak ezta?

Bestalde,  Mintzapraktikak izeneko beste ekimen batek arrakasta handia izaten ari du. Mintzapraktika programak euskaraz hitz egiteko ohitura duten pertsonak, euskaraz hitz egiteko ohitura ez duten pertsonekin elkartzean datza. Beraz nahi baduzue, badakizue 😉

Gainera, zuek batutako notizia ugari ere baditugu; Maite Lasak esan digun bezalaxe, “Fipa jaialdia ospatu zen Miarritzen. Sail ofizialetik kanpo Asier Altuna zinema zuzendariak, Bertsolari filmaren aurrerapena eskainiko du, orain arte egina duenarekin.” Norbait egon al zen?

Beñat Mendietak bestalde, hauxe idatzi zigun “Usurbilgo Atxega Jauregia jatetxean egingo den ekitaldian banatuko dituzte gaur 2010eko ARGIA Sariak. Ohi bezala, prentsa, irrati, telebista, publizitate eta Internet esparruko sariak emango dira

Baina beste sari batzuk ere banatu ziren, esaterako Ainere Agirrek aipatu bezala, Ziurtagiriaren Elkarteak Bai Euskarari Sariak banatu zituen otsailaren 1ean Donostian.

Beraz hauxe da aste honetan jaso duguna, parte hartzea nahi baduzue, eskertzen dizuegu, horrela informazio konpletuago bat emateko. Eskerrik asko denoi!