Ohitura onak ez galtzeko, berriz ere martxa hartu eta geure azpieuskalkiak aztertzen jarraituko dugu. Lekeitioko berbak, Ondarroako hitz bitxiak, Goierriko euskara, eta Arratiako hiztegia ezagutu ditugu, eta horiek atzean utzi, autobusa hartu eta Urola erdialdean egingo dugu gure hurrengo geldiadia: Azkoitiako euskara ezagutu nahi al duzu? 🙂

Azkoiti Izarraitzetik. Egilea: Ibon Larrañaga
AZKOITIKO EUSKARA
MERIXUE: aguazila, munizipala
BEBARRUE: portala
MAXIXATZEN ibili: marmarrean ibili, kuxkuxeatzen
ZANPANA: neska tuntuna, txolina
MANGAIXUE: nekea, giharretako miña
ANTXINTXIKALAIXE: Korrikalaria.
MOZKOTIE: txikia eta potoloa den persona
KIRIXUK: nerbioak
AMORRAUE IZEN: zalea izan
ELDARRA: txistua (ahokoa)
XAPITULIE: estalpea
KIRIXUK: nerbioak
KOSKORRETAKUE (azentoaren arabera bi esanahi)
Kóskorretakue: koskabilotakoa, potrotakoa eta
Koskorrétakue: buruan, kopetan hartutako kolpea
Azkoitia euskaraz bizi da. Zuk ere euskara maite baduzu, euskaraz egiten baduzu, eta zure azpieuskalkia gurean agertzea nahi baduzu, idatzi gure Facebookean edo blog honetan bertan. ESKERRIK ASKO ETA POZIK BIZI!:-)