Category Archives: festak

Milaka lagun, Araba Euskarazen

Laudion Araba Euskaraz 2011 ospatu dute igande honetan, “Izan zirelako gara, garelako izango dira” lelopean.
Lau kilometroko ibilbidea, lau gunetan banatuta, ekitaldiz josita egon zen. Arabarren esparrua Laudioko plazan, Bagare izenpean, gipuzkoarrek Bagera izenekoa parkean, Zuberotarrek Bagire Ugarten eta bizkaitarrek Bagara Ellakurin.

Laugarren aldiz hartu du Laudiok Araba Euskaraz jaia, eta, aurten, herriko ikastoletako sortzaileei omenaldia egin zaie.

Euskal selekzioa, euskaldunok euskaraz, urteberri on

Urte berri on guztioi!

Nola amaitu duzue urtea? Eta berria ondo hasi zenuten?seguruenik jai giroan gehienok bezala. Nahiz eta gabonak izan guk hemen jarraitzen dugu lan eta lan euskararen inguruan eta euskaldunokin zerikusia duten notiziak biltzen eta blogean argitaratzen.

Urtea hasi berri eta ia 5000 pertsona gara euskararen alde facebooken parte hartzen dugunok! Eskerrik asko eta nahi duenak badaki, denon artean komunitatea sortzeko gaude. Denon artean euskararen alde egiteko alegia.

Nabarmendu behar dugu joan den astean izandako Euskal selekzioaren partida, norbait joan al zen?  Aitor Aranak esan zuen bezala, jokatu bakarrik ez, irabazi ere egin genuen! “Euskal selekzioak irabazi 3-1!!!!oeoeoeoeoeoe!!! onenak gara!”

Badakizue, zerbait esaterik baduzue hemen gaude nahi duzuenean gure facebookeko horman argitara dezazuen.  Ba ongi jarraitu astea eta datorren asterarte!

San Tomas, filmak euskaraz eta bertsoak

Egun on guztioi!

Aste ederra igaro duzuela espero dugu! Aste hau ekimen garrantzitsuz betea egon baita, San Tomas eguna, loteria, eta orain Olentzero dator. Denok familian egoteko egunak dira eta etxe giroan poztazunez euskara bultzatzekoak ere bai. Aste honetan ere facebookeko horman utzi diguzuena laburbildu dugu.

Beñat Mendietak Donostiako eta Bilboko San Tomasen (eta ez Santo Tomas) inguruan informazioa utzi zigun horman, donostiako eta bilboko ferietan norbait egon al zen? Seguruenik txistorra, talo eta sagardo goxo asko edan duzuela!

Arrate Muruak euskararen inguruan wikipediatik hau atera du : “Es preciso reseñar que el territorio que ha abarcado el euskera, lengua anterior a la incorporación de los lenguajes indoeuropeos sobre el año 4000 a. C.,” Arrigarria da. gure zuztraiak noiztikan datozen… eta gaur egun zapaldu nahian daude.”

“Euskal Herria, euskararen herria da” dio Ainere Agirrek eta honen inguruko notizia bat utzi digu, Beñi Agirrek idatzitakoa.

Maite Lasak gabonak familian ospatzeko bertso batzuk gomendatu dizkigu, horrela gabon bazkari eta afariak entretenigarriagoak egiteko.

Eta ez dezagun ahaztu aurten internet bidez 30 euskarazko film ikusi ahal izango ditugula. Ordenagailua telebistara konektatu ezkero oso ongi ikusten direla esan digute. Beraz filmeak euskaraz ikusi nahi badituzue gabon hauetan, hemen duzue link-a.

Hau da guztia aste honetan. Gabon gaba zoriontsua izan dezazuela eta ea Olentzerok gauza asko ekartzen dizkizuen.

Derbia, Xabier Lete, buber sariak, Olentzerori gutuna

Kaixo guztioi!!

Asteari bukaera ongi emateko gaituzue hemen! Astea laburra izan da baina notizia ugari bildu ditugu hala ere, Euskaldunok Euskaraz facebookeko orrialdearen horman. Ia 5000 pertsona gara jada eta eskertzekoa da zuen parte artesa, jendeak komentario ugari uzten baititu horman, esaterako aste honetan Mexikotik eta Italiatik idatzi digute Miren Elene Aguirrek eta Pietro Urpik. 

Hasteko, zorionak errealzaleoi joan den igandeko derbiarengatik!! Donostian ikaragarrizko giroa egon zen. Hurbildu al zineten? Nahiz eta batak bestearen aurka egin igandean, euskararen aldeko mezua argia zen: bideo hunkigarria: Derbiaren bezperan eta euskararen Nazioarteko egunean, Reala eta Athletic, euskararekin bat … Igandean, emaitza edozein izanda ere, euskara garaile 😉 Hona hemen horren inguruan egin duten bideo polit bat!

Baina joan den asteko notizia guztiak ez ziren positiboak izan, guztiok jada jakingo duzuen bezala,  Xavier Lete euskal idazle eta abeslaria hil egin zen 66 urte zituela.

Bestalde gabonak gainean ditugu eta beraz Olentzerori gutuna idatzi beharko diogu. Horretarako Facebooken Olentzerori orrialdea egin diogu Gutuna idazteko hona hemen aukera. Hau bezalako beste webguneak ezagutzen badituzu, mesedez, partekatu euskaldunon Facebookeko orrialde honetan. Horra. horra, gure Olentzero … ;-))

Amaitzeko, Ander Garciak aipatzen duen bezala, buber sariak banatu ziren “Zeintzuk dira euskal webgune onenak zuretzat? Hona aurtengo Buber Saria jaso dutenak!!”

Astebukaera ona izan dezazuela!! Datorren asterarte!

Tolosaldeko euskararen telefonoa, Shakiraren kontzertua, 111 akademia eta Videgain euskaltzain berria izan dira hizpide

Kaixo guztioi!

Aste berria eta baita laburpen berria ere.  Zubia igaro dugu eta Athletic zaleak pozik egoteko moduan daude. Hala ere, aste batetik bestera, ez bakarrik jai egun kopuruaren arabera baizik eta bestelakoak ondo badoaz, beharra eta gainerakoak ere ondo joaten dira, baita gure orrialde eta blogean ere. Euskaldunok Euskaraz” orrialdeko hesian jasotakoekin laburbilduma prestatzen dugu astero eta honetan ere horrela egiteko prest gara.

Hasteko, 111 akademiaren inguruko informazioa gehitu digu Lontzo Sainz-ek , berak desiratzen du “Honelako gehiago bagenu …” Horrela guztiongana zabaldu du akademia honen inguruan.

Bestalde, Gazteaukeraren eskutik, badaukagu zozketa interesgarririk, honako honetan, Shakiraren kontzertura joateko 4 gonbidapen lor ditzakegu musutruk! Animatu zaitezte zu eta zure lagunak! l

“Ezagutzen duzue Tolosaldeko Euskararen Semaforoa? ” .Informazioa eskegi digu Tolosaldeko Euskararen Semaforoak ere beraien  iniziatibaren inguruan, Euskaraz mintzatzen den beste blog bat da, euskarari indarra emateko egina “Eman argi berdea euskarari!”

Bukatzen Tais Sjb-ren ekarpena daukagu: “Euskararen beste ordezkari bat dekogu Euskaltzaindian, ongietorri Videgain!” Beraz badakizue, euskaltzain berria daukagu!

Aste honetan hauek izan dira blogean utzi dizkiguzuen notiziarik nabarmenenak, animatu parte hartzen eta informazioa blog honen bitartez zabaltzen!

Euskaldunok euskaraz, euskararen inguruan informatzeko tresna

Egun on guztioi!!Hasteko, guztiok zoriondu behar zaituztegu, orrialde honek izan duen harrera onagatik. Euskaldunok euskaraz funtzionatzen dabilen lehenengoko astean atxikimendu handia izan duelako, 1000 lagun baino gehiago garelako jada. Honez gain ikusi dugu jendeak euskararen inguruko informazioa eskegitzeko ere erabili duela.

Jende askok euskararen alde esandakoak irakurrigai izan dira orrialdean, horrela aberastasuna eman eta informazioa banatzeko. Esaterako, Bai Esan Santurtzin Euskaraz-ek salatu zuen udal-euskaltegietako langile murrizketaEuskara ikastea ez al da eskubidea? Nork bermatu behar du eskubide hori? Irakaslerik ez kontratatzeak euskararen ikaskuntzan “numerus clausus” ezartzea dakar“.

Lontzo Sainz-ek bestalde, bi informazio garrantzitsu eskaini dizkigu joan den astean izandako Nafarroa Oinez ekitaldiaren ingurukoa, eta Donostiako Beldurrezko eta Fantasiazko Zinemaren XXI. Astean euskaraz azpidatzitako film gehiago emango dituztela alegia.

Itsaso Apraizek ere gehitu digu Gazteaukeran bildutako artikulu interesgarri bat, Eusko Jaurlaritzak martxan jarri duen mintzalaguna programarena.

Beñat Mendietak, ere informazio interesgarria eskaini digu, Enpresa eta euskara, sareak sortzen’ jardunaldia Gasteizen izango da Azaroaren 11an. Norbait animatzen da?” esanez.

Olatz Torrealdaik esandakoarekin amaituko dugu, gaurkoz, Irlandan euskaraz egiten baitu; Olatzek, hauxe esan zuen hesian: “Nik neuk etxean egiten dut euskeraren alde. Irlandan bizi naiz ta nire bi semeek Euskeraz hitzegiten dute euskaldun peto petoen bezala….” Horrela ikusi daigun euskara ez dela soilik Euskal Herrian egiten eta nonahi irakur gaitzaketela.

Horrela esango dizuegu agur; orrialdeko hesian egongo gara zuen zain, ondorengo egunetan, eta laster itzuliko gara hona, berriro ere, nobedade guztiak zuekin komentatzeko. Ordura arte, mila esker eta ondo izan!!!