Ergatiboak, baleak eta ozeanoak, galtzeko arriskuan

Ekintza ikusgarria egin nahi zuten, eta hala izan da. Zalaparta eragin dute gaur goizean Greenpeaceko ekintzaileek Bilbon, Salveko zubitik zintzilikatu direnean, ozeanoen aldeko aldarria egiteko. Zazpi orduz baino gehiagoz egon dira zintzilikatuta, pankarta erraldoi batekin (Ikusi ARGAZKIAK):

Eta zalaparta eragin duten sarean ere, ekintza hori egiteko erabili duten leloagatik euskaraz: “Ozeanoak Axola dute”. Euskal txiolariak berehala ohartu dira ergatiboaren erabilera okerraz eta txantxaz bete da twitter. Irudimentsuena, ohikoa denez, Izparriginarena, 🙂

Izparrigiaren testua ere, mundiala:

“Greenpeaceko ekintzaile talde batek pankarta erraldoia eskegi du gaur Salveko zubitik, “ERGATIBOAK AXOLA DU” leloarekin. Talde ekologistak azaldu duenez, “bizirauteko esperantzari dagokionez, ergatiboa ez dago baleak baino askoz ere egoera hobean. Hori dela eta, Greenpeacek erabaki du ergatiboaren defentsa sutsua egitea aurrerantzean. Euskal gizartea ere borroka horrekin bat egitera gonbidatu nahi dugu. Gure seme-alabei utzi nahi diegun ondarea ez da ergatiborik gabeko mundu bat”. Ergatiboaren Aldeko Fronteak ongi etorria eman dio Greenpeaceri, eta bilera bat proposatuko dio laster “estrategia komuna landu eta elkarlanerako bideak zehaztek”.

Ikusten duzuenez, nahiko lan ematen du ergatiboak. Azkena, duela aste gutxi, Sustatun piztu zen eztabaita Pasaia ahal dugu izena zela eta. Laster egiazkoa izan daiteke Izparringiaren pankarta 😉

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude