Instagram erabiltzen hasteko gidaliburua

Sare sozialetan murgilduta bizi garen honetan, Instagram munduaz hitz egingo dizuegu euskararen blog honetan, nola eta zertarako erabiltzen den azaltzeko.

Gaur egun, guztiz modan dago ‘instagramer’ izatea; hau da, Instagram plataforman argazkiak eta bideoak partekatzea, horretarako eskaintzen dituen filtro eta efektuak erabilita. Horrez gain, testua, @aipamenak, #traolak, estekak, eta ikonoak idatz daitezke. Datuak zirraragarriak dira: 300 milioi erabiltzaile baino gehiago ditu, eta 70 milioi argazki edo bideo baino gehiago partekatzen dira egunero.

Azkue Fundazioaren egunkariak gidaliburua prestatu du. Horretan oinarrituta, lehen urratsak azalduko dizkizuegu, jarraian:

Nola hasi Instagram erabiltzen?

iOS edo Android sistema duen sakelako telefonoa baduzu, prest zaude Instagram erabiltzen hasteko lehen urratsei ekiteko. Lehenik eta behin, aplikazioa deskargatu behar da. iPhone, iPad eta iPodetarako Apple etxearen App Storetik; Android mugikorretan, berriz, Google Playtik. Web bertsioa ere badu Instagramek, nahiz eta ez den horrenbeste erabiltzen.

Erabiltzailea sortu ostean (Facebook bidez ere egin daiteke), interakziorako garaia dugu. Lagunen eta jarraitzen ditugun erabiltzaileen jarioa ikusten hasiko garenez, aukera ugari ditugu: argazkiak eta bideoak ikusi, atsegin zaigula adierazi eta iruzkinak egin, besteak beste.

Gainerako ‘instagramer’en profila ezagutu nahi izanez gero, nahikoa da erabiltzailearen argazkian klik egitea. ‘Jarduera’ atalean sartzen bagara, jarraitzen dugun jendearen jarduerak ikusiko ditugu, baita gureak ere. Gure profila nahi dugun moduan editatzeko aukera dugu aplikazioan. Halaber, gure edukiak beste sare sozial batean ere partekatu ditzakegu: Facebook, Twitter, Tumblr, Flickr eta Foursquare.

Instagram: Azkue Fundazioa Egunkariko eskuliburua

Instagram: Azkue Fundazioa Egunkariko eskuliburua

 

 

 

 

 


Edukiak partekatzen hasiko gara

Plataforma apur bat gehiago ezagutzen dugu, eta gure edukiak partekatzen has gaitezke, ados? Argitaratu nahi dugun argazkia mugikorrean prest dugunean, ediziorako pantaila ikusiko dugu. Gure sormena martxan jartzeko unea da, nahi ditugun doikuntzak eginez: argitasuna, kontrastea, saturazioa, etab. Emaitza argitaratu dezakegu orain. Testua idatzi behar dugu, nahi izanez gero aipamenak eta traolak erabilita. Beste erabiltzaile batzuk etiketatu ditzakegu, baita argazkia geolokalizatu ere.

Instagram. Azkue Fundazioaren egunkariaren eskuliburua

Instagram. Azkue Fundazioaren egunkariaren eskuliburua

 

 

 

 

 

 

Trebatzeko zenbait gako

Behin plataforma erabiltzen ikasita, kontuan izan beharreko hainbat truku gomendatu nahi dizkizuegu. Garrantzitsua da profila ondo egokitzea; beraz, ondo doitu ezarpenak. Istorioak kontatzea izaten da arrakastatsuena, emozioen bidez jarraitzaile gehiago lortzen direlako. Traolak erabiltzea eta beste sare sozialetan elkarbanatzea ere eraginkorra da.

Informazio eta azalpen gehiago behar izanez gero, gogoan izan Azkue Fundazioaren egunkariaren gidaliburua erabilgarri duzuela.

Ongi etorri, Instagram mundura!

Leave a Reply to Anonymous Cancel reply

Your email address will not be published. Required fields are marked *