Garbiñe Muguruza euskal-venezuelar tenislaria, euskara ikasteko urratsak ematen!

Venezuelako hiriburuan jaioa zen Garbiñe Muguruza euskal-venezuelar tenislaria, Bartzelonan hezi baina Euskal Herrian du jatorria. Denboraldia amaitu eta gero, gure artean izan da opor egun batzuk pasatzen. Haren hitzetan, “Euskal Herria atsedena hartzeko toki paregabea da”. Denboraldi bikaina egin du eta dagoeneko 2015ari begira jarri da. 21 urterekin etorkizun oparoa du eta hara zer eta… EUSKARA IKASTEARI ekin dio! Ikusi hegazkinetik bota duen txioa, argazki eta guzti. Aupa zu!! BEJONDEIZULA!!! Urratsez urrats, helmugaraino!

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude