Oporretan ikusitako hanka-sartzeak eta argazki bitxiak II

Iragan astean hanka sartzeen inguruan euskararen blog honetan egindako postak izandako arrakasta ikusi eta gero, eta zuen partea hartzea eta proposamenak kontuan harturik, oporretan ikusitako hanka-sartzeak eta argazki bitxiak II egitea otu zaigu, eta guztia, zuei esker, beraz, bejondeizuela eta jarraitu proposamenak bidaltzen.

Eta hasteko, Yolanda Larreategik, Euskaldunok euskaraz Facebook orrian gu guztiokin partekatutako bi argazki aurkezten dizkizuegu jarraian. Eskerrik asko, Yolanda, mundialak dira eta! Betiere, umorea ardatz harturik, noski.

akatsak8

Eta adi!! Hau ere izugarria da eta. Horrela dio: Entradas agotadas/ Sarrera nekatuak. Sarrera nekatuak? Baina baina.. noiztik nekatzen dira sarrerak?

akatsak10

Ondorengo argazki hau, berriz, Ohian G Elorrietak ekarri digu Facebookera, eta zur eta lur geratu gara. Honela dio: “DVD Reproductor/DVD Ugalketakoa”. Media Markt merkatal-gunean hartutako irudia da.

akatsak9

Kike Amonarrizen Twitterreko perfilean kuxkuxean ibili eta gero ikusi dugu argazki bitxi hau. Hau ere, lotsatzeko modukoa. “Trae tu cartucho vacio/ Zure kartutxo utza ekarri”. Utza? Zakurraren putza! Hamaika ikustekoak jaioak gara!!

akatsak11

Eta amaitzeko, Kikek berak ateratako argazki honekin uzten zaituztegu. Hau, akatsa baino, harro egotekoa da, eta argazkiarekin batera, ondorengo txioa idatzi zuen Kikek argazki hau aurkezteko: “Seguraski Parisen #euskara-z dagoen errotulu ofizial bakarra! Metroan Gare Montparnasseko informazio gune ondoan”. Arrazoik ez zaio falta!!

KIKEK

Zuk ere horrelakorik ikusten baduzu, ez izan zalantzarik, eta partekatu gu guztioikin!!

ONDO IZAN!!

Leave a Reply

Your email address will not be published. Required fields are marked *