Oporretan ikusitako hanka-sartzeak eta argazki bitxiak

Gaur eman diote ikasle askok ikasturte berriari hasiera, eta udako atsedanaldiaren ostean, euskararen bloga ere bueltan da! Han eta hemen ibili gara euskaldunak, mundu berriak deskubritzen, kultura ezberdinak ezagutzen… baina hori bai, gure hizkuntza zein den ahaztu gabe. Hala, udan zehar euskarari buruzko irudi nabarmen asko igo dituzue sarera, eta kuxkuxean ibili eta gero, horietako batzuk, deigarrienak, aukeratu ditugu, betiere umorea ardatz hartuta.

Eta hasteko Kanarietan, Puerto de Moganen, izan den lagun baten irudia duzue hau, eta honako hau dio: “ERABILITAKO KOMUNEKO PAPERA SASKIAK SARTU BOTA”. Guri ez zaigu oso argi geratu papera bota edo sartu behar den. Eta, zuei?

akatsa-3

Beste hau Suitzan izan den beste lagun baten argazkia da, eta bai, egia da, ilusioa egiten digu Euskal Herritik hain urrun horrelakoak irakurtzea, baina… Horren zaila al da zuzen idaztea? Hauxe dio kartelak: “NEXT GONBIDATUA DA POZIK UTZI DUZULA KOMUNEKO GARBITU! ESKERRIK ASKO”. 

akatsak4

Beste argazki hau, berriz, mundiala iruditu zaigu! Kike Amonarriz tolosarra da argazkiaren egilea eta Lisboan ateratakoa da. Hiria euskeraz bisitatzeko aukera, hori bai pagotxa! Kikek zioen bezala, Lisboa izango da Europako hiriburuetan hiria bus turistikoetan euskeraz bisitatzeko aukera duen bakarra”. Zinez bejodeiela!

akatsak5

Eta urrutira joan gabe, etxean ere deigarriak gertatu zaizkigun zenbait kartel ere ikusi dituzte lagun askok. Horiek, ordea, akats larritzat jo ditzazkegu. Lehendabizikoa, Txantreako igerilekian ikusirikoa: “RECIEN PINTADO/MARGOTUTAKO RECIEN”. Etxean euskaraz horren baldar egitea… marka da gero!

akatsa-1

Eta Iruñean ere beste ohar esanguratsu hau topatu zuen, San Fermin jaien bueltan, lagun batek. Iruñeako Udalaren ohar bat da:

izaskun

Ikea denda ezaguneko ohar honekin amaituko dugu, gaurkoz.

akatsak6

Zuek ere horrelakorik ikusten baduzue, ez izan zalantzarik eta utzi iruzkina blog honetan, edo euskaldunok euskaraz facebook orriadean.

 

Leave a Reply

Your email address will not be published. Required fields are marked *