Udalerri euskaldunen eguna Tolosan. Bizi gaitezen euskaraz!

Datorren ekainaren 14an eta lehenengoz, Udalerri Euskaldunen Eguna antolatu da Tolosan UEMAren eskutik. Jai honekin udalerri euskaldunek euskararen geroan jokatzen duten paper garrantzitsua lau haizetara zalbadu eta euskararen aldeko konpromisoa sustatu nahi da. Nagusiki euskaraz bizi gara udalerri euskaldunetako herritarrok, eta, horregatik,“Eltzetik eta altzotik euskaraz gara” izango da udalerri euskaldunen egunerako leloa. Bide batez, zure udalerria munduko herririk euskaldunena al da? Hemen duzue udalerri euskaldunen eguneko kartela eta egitaraua:

udalerri-euskaldunen-eguna-tolosa

UDALERRI EUSKALDUNEN EGUNA 2014: EGITARAUA

  • Goizean zehar, Euskal Herriko produktuen azoka
  • Egunean osoan zehar, Haurrentzako Puzgarriak eta 3×3 saskibaloi txapelketa
  • 11:30etan Kalejira; Tolosako Musika Banda, Erraldoiak, Udaberri Dantza Taldea, Udalerri Euskaldunetako ordezkariak eta herritarrekin.
  • 12:30etan Ekitaldia plaza zaharrean; adierazpen instituzionala, flash mob…
  • 13:00etan Tolosa Kantari, Udalerri Euskaldunetako Abesbatzek lagunduta
  • 14:30etan Bazkari herrikoia Alondegian
  • 18:00etan Irrien Lagunak, Ane eta piratak Alondegian Kontzertuak Ibarran (Gazte Festak): Emon, Laket, Kometa.

Hemen duzue udalerri euskaldunen egunerako Emon taldearen bideoklipa. Amets Arzallus bertsolariarenak dira hitzak. Musika eta.. dantzara!!

Eta ekainaren 14an denok TOLOSARA!!

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude