Hiztegitxoak.eu: Nola esan “Non dago komuna” errusieraz!

Euskal Herrian 100 hizkuntza baino gehiago hitz egiten dira. Munduan, berriz, 6.500 hizkuntzatik gora. Hori abiapuntutzat hartuta sortu dute Hiztegitxoak.eu webgunea. Zer da? Zertarako balio du? Gaur Euskararen blog honetan webgune interesgarri honen nondik norakoak bildu ditugu!

HIZTEGITXOA-NET
Hiztegitxoak.eu webgunean 35 hizkuntzarako noranzkoan eta alderantziz oinarrizko hiztegiak lortzeko aukera eskaintzen du. Helburua egunerokotasunean, hizkuntza ezberdinetako hiztunen artean euskara zubi hizkuntza izatea da. Euskarara beste hizkuntzetara hurbiltzeko, harremanetarako, elkar ezagutzarako, elkarren aitortzarako.. balio du Hiztegitxoak.eu webguneak.

Baina onena, froga egitea da!! 🙂 Goazen, bada, hitz batzuk beste hizkuntza batean nola esaten diren ezagutzera:

EGUN ON

Polonieraz: Dzień Dobry!
Grezieraz: Καλημέρα!
Eskovakieraz: Dobrý deň!
Islandieraz: Góðan dag

NON DAGO KOMUNA

Galegoz: Onde está o váter/lavabo?
Woloferaz: Fanla wanak bi nekk?
Errusieraz: где туалет?
Turkieraz: Tuvalet nerde?

Hauek adibide bi besterik ez dira, baina sartu Hiztegitxoak.eu webgunera eta bertan topatuko dituzu beste hainbat esamolde hizkuntza ezberdinetan. Azken batean, hizkuntzak dira kulturaren adierazle garrantzitsuenetakak eta, hortaz, munduko kultura aniztasunari eusteko, hizkuntzak zaindu behar ditugu!! Eta guri, euskaldunoi, EUSKARA ZAINTZEA dagokigu, Euskal Herria baitu bizitoki bakar, eta gure esku baitago honen etorkizuna. 🙂

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude