Sare sozialetan eta mugikorretan gero eta iruditxo gehiago erabiltzen ditugu geure emozioak adierazteko eta jolas egiteko. Duela hilabete batzuk whatsappeko euskal esaera zaharrak ikusi genituen euskararen blogean, eta, oraingoan ere, norbaitek pazientzia hartu eta emotikono bidezko Euskal kantak prestatu ditu guretzat. Oraindik ikusi ez badituzu hementxe dituzu! 🙂 Batzuk zailak dira, bai, baina beste batzuk asmatzeko modukoak. Ia zenbat asmatzeko gai zaren!!!