Euskal esaera zaharrak, Whatsappen

Duela gutxi jakin dugu, milioi bat euskal hiztun garela munduan. Euskarak badu, beraz, tokia munduan, baita teknologia berrietan ere. Milaka euskaldun gara, esaterako, WhatsApp aplikazioa erabiltzen dugunak eta, ziur asko, azken egunotan jaso duzuela dagoeneko bolo-bolo dabilen mezua: bai, whatsappeko emotikoenen bitartez irudikatutako euskal esaera zaharren zerrenda. Bada, guk ere euskararen blog honetara ekarri nahi izan dugu, asmakizunak izugarri atsegin ditugulako eta zuen proposamen gehiago nahi ditugulako. Finean, euskararekin jolas egin nahi dugulako!

Euskal esaera zaharrak, Whatsappen

emo

Guztiak asmatu al dituzue? 🙂 Ezetz?? Ba ondo begiratu, ohikoak eta etxean entzuten ditugun esaera zaharrak dira eta guztiak: “A ze parea, karakola eta barea”; “Zozoak beleari, ipurbeltz”; “Txapela buruan eta ibili munduan”; “Egon adi lo ta jango dek mehe”… Saiatu guztiak asmatzen eta bota zuen iradokizunak, guztiak ongi etorriak izango dira eta! 🙂

8 thoughts on “Euskal esaera zaharrak, Whatsappen

  1. Pingback: Whatsapp atsotitzak | Gozatu!

  2. Pingback: Asmatu 15 euskal abesti Whatsappen (eta +) | zuzeu.com

Leave a Reply to Leire Cancel reply

Your email address will not be published. Required fields are marked *