Euskaraz webgune txukunak egiteko eskuliburua

Teknologia berriek gero eta presentzia handiago dute gure gizartean, eta euskarak badu lekua esparru horretan. Hori dela eta, web orrialdeak idazteko liburua argitaratu berri du IVAPek, eta euren webgunean doan deskargatu daiteke gida. Euskararen blog honen helburuetako bat euskararen inguruan gertatzen ari dena euskaldunoi jakinaraztea denez, argitaratu berri den liburu honen nondik norakoak biltzeari ekin diogu.

eitb.com-eko webgunea euskaraz

eitb.com-eko webgunea euskaraz

Kontu jakina da webgune batean idaztea edo paperean idaztea ez dela gauza bera. Baina.. zer gehiago hartu behar da kontuan?

NABIGAZIOA

Zer egingo behar da bisitaria gure webgunean galdu ez dadin? Kontuan hartu beharreko hainbat faktore daude; goiburukoa, menuak (medu hedagarriak), ogi-papurren diseinua, laguntza-orria, gunearen mapa eta bilatzailea… Horien guztein berri ematen digu liburuxkak.

DISEINUA

Zer hartu kontuan web-orri bat irakurtzeko atsegina izan dadin? Ikuspegi bisualak garrantzia handia du; ezpazio zuriak, marginak, lerrokatzea… Gainera, letren tipoak eta tamainak,  multimediak, titulu eta azpitituluek edota lerroen eta pantailaren zabalerak ere ondo aukeratu behar dira.

IDAZKERA-PROZESUA

Zein pauso jarraitu web-orri egoki bat idazteko edo berridazteko? Horren berri ere ematen digu web-orriak euskaraz idazteko gidak. Irakurtzeko modu berri baten aurrean gaude eta hori dela medio, webguneetaerako testuak idazteko trebetasun zehatza beharrezkoa da. Argitaratu berri duten liburu honek web idazleentzako aholku orokorrak ematen ditu.

ESTILOA

Zein ezaugarri ditu lineako testu egoki batek? Testuen luzerari, paragrafoei, lexikoei eta esaldiei arreta berezia eskaini behar zaie.

Guztion artean euskarazko webgune txukunak sortuko ditugu, euskarak ere teknologia berrietan behar bezalako presentzia izaten jarrai dezan eta gure hizkuntzak sarean bere bidea egin dezan. GORA EUSKARA!!!:-)

3 thoughts on “Euskaraz webgune txukunak egiteko eskuliburua

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude