Jendeak egunero erabili ohi dituen hitzetako asko irainak dira. Irainak beti izan dira, eta izango dira, baina euskaldunok askotan gaztelerara jotzen dugu norbait iraindu nahi dugunean. Gogoan izango duzue Kevin Iturriaga Goenkaleko pertsonaia βmakarrakβ famatu egin zuen βZe putalarruβ esamoldea. Betiko legez, umorea ardatz hartuta, euskarazko irainen zerrenda prestatu dugu; irain batzuk adimenarekin loturikoak, beste batzuk sexuarekin edo jendearen itxurarekin, eta badira gaizki ikusitako gizakien ingurukoak edo irain sexistak eta arrazistak ere. Denetarik topatu dugu. π
Iraindu euskaraz: euskal irainen zerrenda
Putalarru
Potroximel Tentel Memelo Mozolo Ustel Babo Txoro Gizajo Sasikume Ergel Kirten Lerdo Lelo Alproja Kaka troko |
Alu
Zakil Kaiku Potroso Xoxoburu Txoriburu Oilarbuztan Harroputz Kakati Marilerda Sasigizon Sudurtalo Segapoto Txorimalo Kankailu Putakume |
Horiek gure proposamenak. Jakin badakigu zuek ere euskaraz iraintzeko gai zaretela, beraz, etxean, kalean.. entzun dituzuen irain ezberdinak partekatu gu guztiokin Euskararen Blogean edo Euskaldunok Euskaraz Facebook orrian. Eta gurekin partekatu nahi ez baduzu…. βJoan antzarrak perratzeraβ. Vaya Semanitako lagunek honen inguruan egindako paradia eder honekin uzten zaituztegu. ZORIONTSU IZAN! π