Onomatopeien mundua benetan berezia da, eta noski, hizkuntza guztiak bezala, euskarak ere baditu bere hots edo soinu propioak. Askotan haur txikiei hitz egiterakoan erabiltzen ditugu, komikietan ere ikusi izan ditugu maiz, izan ere, euskarak bere bidea egin du esparru honetan ere. Guk batzuk besterik ez ditugu bildu, eta helburua, zuokin guztiokin euskal onomatopeien hiztegia handitzea da. HIRRINBILI-HARRANBALA ibiltzen al zara? 🙂 Kar kar kar….
Euskal onomatopeiak
Bihotza: TAUP-TAUP
Jan: MAUKA-MAUKA
Eztulka: TUJU-TUJU
Haize leuna: FIRI-FARA
Diru hotsa: TXIN-TXIN
Uretan ibili: PLISTI-PLASTA
Kolunpioan: ZINBULU-ZANBULU
Zailtasunarekin ibili: TIKILI-TOKOLO
Alferkerian ibili: GANDUREN-MANGUREN
Kilimak egin: KILI-KILI
Zalantza izan: ZALANTZA-MALANTZA
Mailuaren hotsa: TIRIKI-TRAUKI
Irakiten: BOR-BOR
Belarrandokoa: ZAPLA
Guraizea: KLIX-KLAX
Atean joka: DANBA-DANBA
Barrezka: KAR-KAR-KAR
Telefonoa joka: TXIRRIN-TXIRRIN
Behia: MARRU-MARRU
Ardia: BEE/MEEE
Oilarra: KUKURRUKU
Zerria: KURRIN KURRIN
Astoa: ARRAN-ARRAN
Otsoa: ULU-ULU
Txoria: TXIO TXIO
Poliki ibiltzen: TTIPI-TTAPA
Gauza bat etengabe egin: RIKI-RAKA/ÑIKI-ÑAKA
Dardara: DAR-DAR
Puzkerra: TURRUT
Likido bat irenstea: DZANGA-DZANGA
Zintza egitean: ZINTZ-ZINTZ
Trumoiaren soinua: BURRUN
Zurrunga egitean: ZURRUN-ZURRUN
Dardararen soinua: DAR-DAR
Intsektu batek eztena sartzean: ZIZT/ZIZTA
Kanpaiak: DILIN-DALAN
ERABILTZAILEEN PROPOSAMENAK
Txibia Saltsan
TIPI-TAPA eta MARA-MARA
Isidro Elgezabal
Bero dagoenean TXUUTT!!
Agurtzane Mallona:
Euria: ZARRA-ZARRA jausten da
Gauzak pixkanaka egitea: TXIRI-TXIRI
Mirari Mendizanal
Azkar: ZIRT-ZART
Atea jo: KAX-KAX
Maria Lezertua
Erori: BLAST
Apurtu: PART
buruz salto: ZANGA EIN
saltsatan sartu: TXA-TXA ein…
Lorea Erriondo
Euria: BARRA-BARRA
Astoak: ARRANTZA
Zaldiak: IRRINTZI
Arkaitz Zelaia
Behiak: MARRU
Aroia Idrebla
Haur txikiei abesten zaien kantetan ere euskal onomatopeiak erabiltzen dira, esaterako, “Ran Roberra, pop o pop po po …” edota “arre arre mandako” kanta ezagunetan. Horietako kanta batekin utziko zaituztet baina… Beste onomatopeiarik bururatzen al zaizu? Bota zeuen proposamenak gure blog-ean, eta ez ahaztu Facebook-ean ere bagaudela! POZIK BIZI! 🙂
Karlos Santistebanen liburu honetan (ONOMATOPEIA ETA ADIERAZPEN HOTSEN HIZTEGIA) bilduta daude onomatopeia asko.
eta Ibarretxeren liburuan, Euskararen bihotzean: Euskal onomatopeien hiztegia, ere bai
Kaixo,
Galderatxo bat zuzendu nahi dizuet: Silbatoarekin ateratako soinuaren onomatopeia zein izango litzateke?
. Eskerrik asko ta onodo bizi!
Barkatu horren berandu erantzutea, Mertxe.
Fiu fiu da.
Barkatu eta besarkada bat.
Galderatxo bat : Trenak ateratzen duen soinuaren onomatopeia zein izango litzateke? Kadentzian ibilitzen danean. Tum-tum, tum-tum doanean.
. Eskerrik asko ta ondo segi!
Galdera ona! Begiratuko dugu eta erantzungo dizugu. Eskerrik asko parte hartzeagatik.
Nola da ateko tinbrearen onomatopeia euskaraz?
Onartuta al dago “Ah” erabiltzea sorpesa moduan? Adib.: “Ah ez, hor dago”
Eskerrik asko azalpenagatik.
Argia pizteko etengailuari sakatzen zaionean zein hots ateratzen du?
zein da horretarako euskarazko onomatopeia ?
Ibaiaren edo uraren ”pol pol” gehitu. 😉
KAIXO!
INGELESEZ HUNH! ESATEN DA GALDERA BAT EGITEKO. EUSKERAZ NIK DAKIDALA EZ DA EZER ESATEN, INORK AL DAKI?
ESKERRIK ASKO
IZASKUN
¿Puede ser que “dingu-dingu” sea una onomatopeya en euskera? Mi padre solía utilizarla para alentarnos a beber agua o alguna medicina y no sabemos si era un invento suyo para convencernos o algo que acostumbraban decir en su pueblo del N de Navarra.