Iker eta Ane dira haur jaioberriei euskaraz gehien jartzen zaizkien izenak. June, Uxue eta Iratik jarraitzen diote nesken zerrendari, eta mutiletan Oier eta Markel dira bigarren eta hirugarren postuan daudenak. Ohikoak ez diren euskazko pertsonen izenak, ordea, geroz eta gehiago dira guraso euskaldunen artean, eta gaurkoan horiei tartetxo bat egingo diegu. Zein izen jarri diozu zuk zure seme edo alabari? 🙂
NESKEN IZENAK
MUNIA JAKINDE BIDANE GOIATZ
UZURI IKUSKA MARRUBI HIART
ERIETE LEXURI GOIURI OSTAIZKA
HUTSUNE BIDATZ HAIZENE MAIDE
ELORRI JUGATZ INAIA ESKOLUMBE
LIRAIN ALESANDERE
MUTILEN IZENAK
ZOHARGI AXLOR ZUGOI ANDIMA
EIHAR AETZ IGART IZEI
AIHOTZ ISTEKOT AGER GOGOR
HIART ZORION IGARKI AZEARI
ORTZI IRULAR ADEI IHORTZIRI
BENDUR AHOTS NADER URRIKAITZ
Garaiak aldatu egiten dira. Euskarazko izenen zerrenda geroz eta zabalagoa da eta hori, ezpairik gabe, berri oso pozgarria da. Lagundu zerrenda luzatzen eta kontatu, bai blog honetan, baita Facebookean dugun orrian ere, zein izan den aspaldian entzun duzun euskarazko pertsona izen bitxiena. Umorea ardatz hartuta ETB-2ko Vaya Semanita saioan izenen inguruan egindako bideo barregarri batekin uzten zaituztegu.
Nire familiko izen oro diez ba arraruek, neurie ixen ezik… Batirtze, Gentzane, Bendur, Oneka eta arraruena Ahots…. Bidien be badau beste bat ganera, Nader deituko da berau be!
Nire herrian bada Eskolumbe izeneko neska bat…
Nire alabak Arai (tz gabe) du izena, 2000 urte baino gehiago dituen izen arabarra da.
Eskerrik asko, benetan interesgarria! Besarkada bat.
Zer esan nahi du Arai k? Jakin mina dut 🙂
Non ikusi duzu?
Arai izenak ez du esanahirik. Baina txango bat egiteko gogoak badituzu, hurbil zaitez Kontrasta herrira, Aranan (Araba). Bertan ermita txikitxo bat dago non bere paretetan hainbat hilobi dauden, eta horietako batean ‘Araika filia Arai’ jartzen du. Orain dela ia 2000 urte bizi izan ziren bi emakume omen ziren, bata bestearen alaba alegia.
Gure mutiko txikiak Nakor du izena
Kaixo!!
Nakor ez da euskal izena hebraiera baizik.
Kaixo,
Nire semea Enetz deitzen eta 17 urte ditu baina ezagutzen dut izen hau daukan 30 urte inguruko bat .
Kaixo,
Enai izena nundik dator? semeari izen hau jartzekotan nabil eta…
Eskerrik asko!
Kaixo Enara. Ia norbaitek laguntzen dizun. Eskerrik asko.
Gure semeari Enetz izena jarri nahi diogu,askotan entzun izan dugu baina ez dakigu bere esan nahia .
Ba al daki norbaitek Enetz-ek zer esan nahi duen??
Eskerrik asko!
Kaixo!
Gure semeari Enetz izena jarri nahi diogu,askotan entzun izan dugu baina ez dakigu bere esan nahia .
Ba al daki norbaitek Enetz-ek zer esan nahi duen??
Eskerrik asko!
Kaixo!
Nik Jatsu izena jarri diot nire semeari eta guztiek esaten didate oso izen polita dela. Zuen seme-alabei jartzeko zinez gomendagarria da.
Iparraldeko bi herrik dute izen hori eta landare batean (“jats”-a) du jatorria. Amaiur gazteluan borrokatu zuen Frantzisko Jatsukoak egin zuen herriaren izena famatu.
Gaur egun ordea erabat izen moderno eta eguneratua dugu. Horregatik guztiagatik, mesedez, jarri izen hori besterik ez bada zuen maskotari, bizitzan arrakasta izan dezan.
Lagunak egiteko garaian ere joku asko eman izan dio, moteetarako ere aproposa izaki, halanola JatsuPikatxu, Jjjjjaaa Txxu (listuaren soinua) , Jatxutxaeh (azento latinoz), Jatz, Jatsu Indartsu edota (comeme el) Jatxumi bezalako esamoldeei jarraiki.
Egunen batean Euskal Jatsu guztien afari bat egiteko prest omen dago nire semea. Hori bai, beganoa da (Badaezpada ere menurako).
Eskerrikasko nire gomendioak arreta handiz jarraitzeagatik.
Maurizia Aldeiturriaga
hor goia irakurri badut ere Nader ez da euskal izena. Libiatik dator. nire lobak du izen hori