Zer dinozu… Berba egin edo hitz egin? Euskara eta euskalkiak!

Erran edo esan erabiltzen duzu? Eta… Fan biot edo joan behar det? Zabala eta aberatsa da euskalkien mundua. Gaurkoan, Euskal Herriko txoko ezberdinetatik bidaia egingo dugu bertako euskara eta euskalkiak gertutik ezagutzeko! 🙂 Nola hitz egiten da zure herrian? Sekula izan al duzu zailtasunik beste eskualde bateko lagunak ulertzen?

Euskalkien sailkapena eta ezaugarriak….

Euskalkiak

Euskalkiak

Lapurtera eta Behenafarrera: hizkerak bereizi egin diren arren, haien arteko aldea txikia da egun eta multzo berean sartu ohi dira.

Zuberoera: Bi ezaugarri nagusi ditu xiberutarrak: batetik, gainerako euskalkien aldean oso berezia dela; bestetik, batasun eta berdintasun handia daukala eremu osoan.

Gipuzkera: bertan oinarritu delako, gehienbat, euskara batua.

Bizkaiera: Euskal Herriko mendebalean hitz egiten dena da, Bizkaian ez ezik, baita Araban eta Gipuzkoa mendebalean ere.

Nafarrera: Eremuz lur handia hartzen du euskalki handiz. Bere barnean daude Nafarroako hizkerarik gehienak, bazter batetik bestera alde nabaria dagoen arren.

Orri honetan Euskal Herriko euskalki nagusiak ezagutzeko eta entzuteko aukera duzue. Txoko desberdinetako hiztunak dira, denek esaldi berdina esaten duten baina bakoitzak bere euskalkian.

GUK EUSKARAZ HITZ EGITEN DUGU!

GIPUZKERA: guk euskaraz hitzeiten deu (Beasain)

Guk euskeraz itedeu!! (Zarautz, Ana Altuna Riaño)

LAPURTERA: gu eskuaraz mintzatzen ga (Senpere)

BEHE-NAFARRERA: Gu eskuaraz ai gitxu (Jutsi)

ZUBEROERA: Gük (e)uska(ra)z hitz egiten dügü (Altzai)

BIZKAIERA: Guk euskeraz eitxen dou berba (Lekeitio)

Guk euskeraz eittejuau (Mallabia, Ibon Zubiate)

Guk euskeraz itten du berba! (Oñati, Ainhoa Aiastui)

NAFARRERA: Gu (e)uskeraz mintzatzen gara (Irazoitz)

ARABA: Guk euskaraz itten dau (Aramaio)

Ahotsak.com atarian Euskal Herriko hizkeraren eta ahozko ondarearen inguruko hainbat kontu topatuko dituzue. Eta bitartean segi zuen euskalkiekin euskeraz hitzeiten, berbaiten, mintzatzen… eta BIZI POZIK! 🙂

11 thoughts on “Zer dinozu… Berba egin edo hitz egin? Euskara eta euskalkiak!

  1. olatz

    Bizkaieraz zaila “GATZA” esan bierrien “GATXA” esaten dogu…. gatza jatekoari botaten jakona da!

    Reply
  2. Amaia

    Adibideetan, nahasi dituzue “behe-nafarrera” eta “zuberoera” : “gu eskuaraz ai gitxu” Jutsin erraiten da eta bestea Altzaien.
    Nahiz eta Jutsiko hitz egiteko molde hori Baxe-Nafarroko eremu batetan baizik erabiltzen den ; hau da Oztibarre. Baxe-Nafarroan beste eremu batzu badira ere, beren hitz egiteko molde bereziekin (Amikuze, Garazi etab).

    Bestalde, azken hitzetan “biziKI pozik” erran nahi duzuela suposatzen dut 🙂

    Reply
  3. Enauts-ko-aldun naiz

    Jakin behar da euskara batua lapurteran eta erdialdeko nafarran basatuta da modu orokorran.
    Zuei kontatu dezaket hizkuntzaren historia. Lehenik, doala 2000 urte autxkoara aquitania lurralde guztietan mintzatuta zela. Aquitania Aquae Tarbellis (Dax-Landak) hirri erromanartik badator bainon bere hiriburu Autx (gaurko Auch – Gers) bazen. Ez duzu ulertzan? Autx hirriaren izena lehengo Euskuara/Autxkoara izenetik badator!! Zer mintzatzan da hori? Euskara hizkuntz aquitaniarra bazela, ez Nafar Barscones-ekoa!
    Gero, aquitaniar novempopolia “autskoalduna” desagertu du charlemagne occitaniar konkistagatik.
    Abian, hego-pirineotako “euskoaldunak” erresuma propia formatu duten, hegora (naparroa), ezkerrean (araba eta rioxa aldetan). Arabarok, Gaztelarok (Castilla!) eta Bizkaitarrok euskal nafarra adoptatu zuten, bere salsaz : gaurko mendabaleko hizkerak dira. Gipuzkuera azken hizkera sortua da ta azken herri euskalduntzatua 12 mendean. Euskera kantauri kostaldean dago duela 1000 urte bakarrik eta Lapurtera da hizkera zaharragoa dela nire ustez. Xiberoko hizkeraren formakuntza ez da hori zaharra aquitaniar lapurtera konparatuta. Adibidez, ikusi ezazue nula aldatzen duten hitz honek: “gara”(aquitaniar)>”gara” (nafarra)>”gare”(araba)-“gera”(guip.)-“gira (ipar.)-“g’ra” (roncal). Gogoradu zainduztue, nork enautsi ekitan daut, enautskoaldun dala!! Latin-erik kabe, eztu litzakete euskaldunik gaur! Ontsa izan!

    Reply
    1. Ane Santesteban Post author

      Eskerrik asko zure iruzkinagatik, benetan gai interesgarria. Ziur egunen batean jorratuko dugula. Ondo izan eta pozik bizi!

      Reply

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude