Nork dio euskara hizkuntza pobrea dela? Daflipank!

Ohikoak dira “no me rayes” edo “no me des la brasa” bezalako esamoldeak gaztetxoen artean. Berriak dira, baina kalean, lagunartean, gurasoekin, edo eskolan irakasleei zuzentzerako orduan oso zabalduta dauden esaldiak dira. Badakigu euskara ez dela hizkuntza pobrea, eta hortaz, eurakin bat egin eta 21 aditz trinko bildu ditugu gaurkoan, XXI. menderako aproposak iruditu zaizkigunak. Jolastu eta barre egin euskaraz modan dauden aditz trinkoekin eta, noski, proposatu zureak! 🙂

Aditz Trinkoak

Aditz Trinkoak

Gazteek euren artean darabilten hizkera erdarkeriak kutsatuta dago. Hori dela eta, aditz trinko horiek guztiak arau-apurtzaileak direlako eta hortaz, gazteen gustukoa izango direlakoan :-), zerrenda berezi bat egitera animatu gara. Izan ere, badakigu, arauak urratzen dituzten aldetik, gaztetxoen eta ez hain gaztetxoen gustokoak izango direla. Gainera, ziur gaude aditz trinko horiek, erabileraren erabiliaz, arrunt bihurtuko direla.

Nahiko hitz egin dugu eta goazen, bada, zerrendatxoarekin! Hemen aurkezten dizkizuegu 21 aditz trinko jolastu eta ondo pasatzeko.

21 aditz trinko XXI. menderako

¿Echamos un polvo?——————Dautsagu?

¡Tú flipas!——————————–Daflipank!

Ese/a va de sobrao/a——(Horrek) dasobera!

Vamos de culo————————-Dipurdigu

Ayer no pillé——————-Atzo ez nerrapan

¡No me taladres!—————-Ez daratuluidank!

Se le fue la olla————Zelapikon / zeltzekion

Es un/una pringao/a——————-Dakoipe

No me des la vara / brasa—-Ez demakiladank / detxingardink

¡Ya le follaría!———————-Narruskioke!

Me cago en tal——————Urlian dakakat

¿Nos abrimos?———–Dazabalgu? / Direkigu?

¡Que se joda!———————-Bizorra!

¡Mola!—————————-Damola!

La cagaste, Burt Lancaster——Zenekakan, Lady Gagan

¡Chúpamela!———————-Dexurgaidank!

Es un/una agonías—————(Horrek) dilzori

¡No me rayes!———————Ez demarraidank!

Va a ser que sí——————–Dabaike

No está bien del tarro———-Ez dapitxer

¡Eres un crack!—————(Hik) krakank!

Besterik ez! Zuen proposamenak nahi ditugu eta horretarako dugu Facebookeko orrian. Bertan aurkituko gaituzu egunero, eta laster bueltan gara blog honetan post berri batekin! Bitartean izan zoriontsu eta jarraitu euskara maitatzen! 🙂

6 thoughts on “Nork dio euskara hizkuntza pobrea dela? Daflipank!

  1. Andrea

    ¿Voy a explotar! – Daleherket!
    ¡Perreale! – Zakurkiozu!
    Te has pasado – Damahatsazu
    ¡Relaja las tetas! – Baretititzu!
    Le rajo – Neurrakio
    Me Whatsappeas – Natxapazu
    Estoy hasta el gorro – Pikutanau
    ¡A petarla! – Gapuska!
    Picha fria – Zakilhotz
    No me sale – Ez daterat
    No me increpes – Ez dankrepit
    ¡Que te den! – Emazute!
    Hacerle la cobra – Sugestu
    ¡Me la suda! – Izerdait

    Reply

Utzi erantzuna ZiTAL(r)i Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude