Sare sozialak euskaraz? horra erronka, euskaldunok euskaraz!

Gazteek sare sozialetan euskarari ematen dioten erabilera aztertuko dugu gaurkoan, eta Facebookeko orrialdean dugun erronka errepasatzeaz gainera, larunbatean Irunen egingo den Hitz Gurutzatuen Txapelketaren berri ere emango dugu. Hori guztia euskara maitatu, euskara ikasi eta euskara goraipatzeko helburuarekin. Bidean gurekin etorriko al zarete? πŸ™‚

Behin eta berriro entzuten dugu sare sozialak geroz eta leku handiagoa hartzen ari direla gure gizartean, batez ere gazteen artean. Euskal gaztediak ere maiz erabiltzen ditu erreminta berri horiek baina…Β  Zer nolako erabilera ematen diote? ETB-1eko β€œArratsaldero” saioan, honi erantzuna ematen saiatu dira. Eta iritziak? Denetarikoak! Erreparatu irudiei eta egin zuek ere gogoeta gai honen aurreran:

Larunbatean euskaldunok hitzordua dugu Irunen, izan ere, Ola Sagardotegian Euskal Herriko Hitz Gurutzatuen Txapelketa egingo da. Atzo, azaroak 23,Β  zenuten izena emateko azken eguna. Ekitaldi honen xedea euskara aberastea da beraz, arrakasta izatea espero dugu euskara bihotzean eramaten dugun guztiok.

Txikia izanagatik ere, euskarak bere txokoa du, beste zenbait hikuntza txikik bezalaxe, eta hori dela eta, datorren azaroaren 30ean, euskarak harrera egingo die hainbat hizkuntza gutxituri MinoriTB jardunaldienΒ  baitan EITBren egoitzan. Bertan egon nahi izatera, idatzi minoritb@eitb.com helbidera eta eman zure izen abizenak. Animatzen?

Erronka, puri –purian

Iragan astean 10.00 lagun Euskaldunok Euskaraz komunitatean biltzeko erronka bero-bero zegoela kontatzen genizuen, eta blogera esteka partekatu bezain pronto, zuek, euskaldunok, hartu zenuten hitza. Gorka Askatasuna euskaldun berria da, eta gure orrialdean interesaturik, ia testuak gazteleraz jartzerik genuen galdetzen zigun. Euskararen txokoa denez, ezinezkoa zela erantzun bagenion ere, gure albisteak irakurtzera animatzen genuen, horrela, apurka-apurka hizkuntza gehiago menderatzeko. Izugarria da jendeak euskara ikasteko egiten duen esfortzuar, eta izugarri pozten gara, baita Gontzal Sierra ere, izan ere, esteka hau uzten zion Gorkari pixkanaka aurrera egin dezan. Juan Villanuebak, berriz, Euskararen Egunean zein kontzertu izango ziren galdetzen zuen horman, eta Gasteizen abenduaren 3an izango ziren taldeen berri ematen genion.

Baina horiek ez dira 10.000 lagunetara helduko garela dioten bakarrak. Josune Arestik, esaterako, kantuan animatzen gintuen: β€œGuk Euskaraz, Zuk Zergatik ez?”. Urkoren abesti horrek gu ere animatu gintuen, eta Etxe abeslariak egindako kanta horren bertsioa iruditan uzten genuen. Markel Del Riok ere ez zuen zalantzan jartzen erronka lortzearena: β€œnoski lortuko dugula,eta 10.000 ez.15.000 gutxienez!!”.

Duela pare bat aste eta Euskararen Nazioarteko Egunari begira, euskararen ginkana sarean zela kontatzen genizuen eta Kutxa Ekoguneak aste honetan gurean parte hartu du eta ondorengo galdera bota digu: β€œIrakurtzea asko maite duzu, baina ba al dakizu zein den euskaraz idatzitako libururik zaharrena? Eman erantzuna www.euskararenginkana.net helbidean!”. Ba al dakizue? Guk horman ere esaten genizuen bagenekiela.. eta dagoeneko hartu dugu parte, ia globoan hegaldia lortzen dugun. Zuetakoren bati egokituz gero, kontatu zer moduzko esperientzia izan den!!

Euskararen eguna geroz eta hurbilago dago eta ari gara gure koadrila handitzen Euskaldunok Euskaraz Facebookeko orrialdean. Oraindik β€œGustuko dut” botoiari eman ez dion norbait ezagutzen baduzu, badakizu!! Euskaldun guztiok egon behar dugu txoko honetan. Jarraitu geure hizkuntzaren inguruko kontuak hemen partekatzen, guk zuek kontatutakoak Euskaren blog honetan bilduko ditugu eta. Josunek utzitako kantuaren lehendabiziko hitzekin, agur esango dizuegu gaurkoz. Euskara putzu sakon eta ilun bat zen,eta zuek denok ur gazi bat atera zenuten…handik… nekez….Guk Euskaraz… Zuk Zergatik ez? Badakizue, Euskaraz bizi!! πŸ™‚

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude