Euskararen Egunerako 10.000 lagun biltzeko erronka. Lortuko dugu!

Euskararen Egunerako Euskaldunok Euskaraz Facebookeko orrialdean 10.000 lagun lortzeko erronka abiatu dugu. Erronka horren inguruko azalpenak eta Maite Goñik euskara sarean zabaltzeko egindako proposamenak errepasatuko ditugu gaurkoan. Goazen, bada, laburpenarekin!

Asko dira euskararen alde egiten diren ekitaldiak, eta horien artean aipagarriena abenduaren 3an, Xabierko Frantzisko deunaren egunean, egiten de Euskararen Nazioarteko Eguna da. Euskara aldarrikatzea eta goraipatzea du helburu egun honek, eta aurtengo Euskararen Nazioarteko Eguna mundiala izatea nahi dugu. Hori dela eta erronka berri bat jarri dugu martxan, datorren abenduaren 3rako 10.000 lagunek Euskaldunok Euskaraz Facebookeko orrialdea gustuko izatea. Horretarako “Atsegin dut” botoiari eman eta ondoren zuen lagunei gomendatu orrialdea. Baietz Euskararen Egunerako 10.000 lagun bildu Euskaldunon orrialdean. Aupa zuek, lortuko dugu!!

Bestalde, eta Euskara sarean zabaltzeko asmoz, Maite Goñik 5 proposamen luzatzen zituen artikulu interesgarri bezain aberats honetan, maitego, bere blogean argitarartutakoa. Honen hitzetan, bide ugari daude euskara sarean hornitzeko, eta gure, hau da, euskaldunon esku dagoela azpimarratzen zuen. Horregatik zuen proposamenak bidaltzeko eskaria egiten genuen horman. Animatu!!! Guztiak ongietorriak izango dira eta! 🙂

Hau guztiaz gainera, iragan astean, ostiralean, AEBko zenbait irakaslek Boisen lantegia egingo zutela kontatzen genizuen lotura honekin. Asteburuan zehar, aurreko 4 urteetan egindako lana berrikusi, lortutako helburuak baloratu, datozen urteei begira pausuak adostu edo klaseak nola prestatu, horiek eta beste gai batzuk jorratu zituzten  NABOko euskara irakasleek laugarren trebakuntza lantegian.

Eta honekin, amaiera emango diogu gure gaurko postari. Gogoratu erronka dugula zuentzat, 10.00o lagun lortzea Facebookeko orrialdean. Euskaldunok burugogorrak omen gara, hori diote, ba nabaritu dadila. Aupa euskaldun!! Ondo ondo izan eta besarkada bat 🙂

One thought on “Euskararen Egunerako 10.000 lagun biltzeko erronka. Lortuko dugu!

  1. santiago Gangoitia

    Eskerrik asko zuei….!!!! Neure amaren mintzaira, interneto sareetan, gustatzen zaizkit, billatzea. Orain gose naiz, ta sukaldera joango naiz, ea, zerbait prestatzen, jateko. Gero arte, lagunok…!!!

    Reply

Utzi erantzuna santiago Gangoitia(r)i Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude