Tag Archives: The Boxer

Simon & Garfunkel: Bridge Over Troubled Water

SIMON Y GARFUNKEL 1970eko Bridge Over Troubled Water Simon & Garfunkel bikotearen azken diskoa izan zen. Diskoari izenburua eman zion abestia Billboard amerikarraren lehen posturaino iritsi zen eta  Estatu Batuetako irratietan ez zen besterik entzun asteetan. Bridge Over Troubled Water Paul Simonek konposatu zuen Swan Silvertones gospel taldearen “Oh Mary Don’t You Weep” himnoan inspiratuz.

Diskoak beste zenbait kanta arrakastatsu aurkeztu zituen, hauen artean, “The Boxer”, 1913an Perun aurkeztu zen “El Condor Pasa” zarzuelako melodia ezagunaren bertsioa,”Cecilia” eta “The Only Living Boy In New York”.