Tag Archives: Small Change

Tom Waits: Small Change

tom waits Tom Waits amerikarrak 1973an aurkeztu zuen Closing Time bere estreinako lana. Ondorengo hiru urteetan, disko bat argitaratu zuen urteko, Estatu Batuak eta Europa zeharkatu zituen eta “noctambuloa” bihurtu zuen bere burua. Gautxori honek, gainera, asko atsegin zuen whiskeya eta jakina da Small Change diskoa grabatu zuen garaian   edanda ematen zituela eguneko ordu gehienak.

1976ko disko honek  gaueko bizimodu hori islatzen du, cabaret, club eta tugurioetako giroa. Bere pianoan eserita, Tom Waitsi bihotz bakartien poesia mozkorra dario, Charles Bukowskiren juerga lagun bat izango balitz bezala. Bere abestietako istorioek Raymond Chandler-en detektibe eleberriak dakarzkigute gogora baita 40ko hamarkadako Film Noir edo zine beltzaren izenburu onenak.  Hain zuzen ere, diskoa kaleratu zen garaian musikari kritikariek honela aurkeztu zuten Tom Waitsen lan berria: “Beatnik Glory Meets Hollywood Noir Period“.