Tag Archives: Pauline Black

Egun bat Musikan: PAULINE BLACK

Pauline Black, The Selecter ska revival taldearen abeslaria, 1953ko urriaren 23an jaio zen. Nigeriar eta judutar sustraiko famili batean jaioa, Londresen hazi zen eta Coventryko Unibertsitatean burutu zituen goi mailako biokimika ikasketak.

1979an, The Selecter taldearen abeslari bihurtzean, 2-Tone zigiluarekin lan egiteari ekin zion, garai hartakoak direlarik The Selecter taldearen 2 disko aipagarrienak: Too Much Pressure eta Celebrate the Bullet.

1982an, The Selecter taldea utzi eta antzerki, zine, irrati eta telebista arloetarantz bideratu zituen bere urratsak. Urteetan, telebista britainiarreko aurpegi ezagunenetako bat izan da eta telesail ugaritan hartu du parte.

90eko hamarkadan, The Selecter taldea eszenatokietara itzuli zen eta Pauline Black abeslariak tartekatu egin behar izan zituen taldearekin aurreikusitako birak eta bere proiektu pertsonalak, hauen artean, Billie Holiday eta Nina Simone abeslariari eskainitako diskoa.

Ska Revival musikaren barruan egon zen emakume bakarretakoa, Pauline Black-en ahotsa, 70eko hamarkadako soinu horri erabat lotua dago baina abeslariak beste estilo eta musika esparru batzuk ere jorratu izan ditu, blues, jazz eta soul abeslari bikaina dela erakutsiz.