Tag Archives: Los Pericos

Los Pericos lan berri batekin dator

Argentinako Los Pericos taldeak lan berri bat kaleratu berri du “Pericos & Friends” izenarekin. 25 urte daramatzate reggae musika egiten, eta hori ospatzeko, gonbidatu bereziak bildu dituzte lan honetan. Besteak beste, UB40 taldeko Ali Campbell abeslaria, The Wailers taldea eta orain gutxi hil den Gregory Isaacs abeslaria. Entzun azken honekin eginiko kolaborazio kantua: “Mucha Experiencia”.