Tag Archives: Laurel Canyon Sound

Judee Sill: Abracadabra The Asylum Years

AbracadabraJudee Sill, 70.hamarkadako bakarlari kaliforniarra bere belaunaldiko abeslaririk ezezagunenetako bat da. Joni Mitchell eta Carole King bezalako artistekin batera, Laurel Canyon Sound delakoaren barruan sartzen da espiritualtasun haundidun bere musika. Bi disko argitaratu zituen: Judee Sill 1971.urtean eta Heart Food, handik bi urtera. Biak Asylum zigiluarekin argitaratu zituen. Hain zuzen ere, bere debuta David Geffenen etxeak kaleratutako lehendabiziko diskoa izan zen. 1979an hil zen Judee Sill, 35 urte zituela, gaindosi batek jota. Haren lana berreskuratuz hainbat bilduma argitaratu izan dira azken urteotan. Esaterako, Abracadabra. The Asylum Years (2006). Bertan bere bi diskoak eta hainbat material gehigarri batu zituzten. Gaur bilduma hori entzungai izango da Eitb Irratian, gaueko hamarreratik aurrera.