Tag Archives: Jack Kerouac

Jay Farrar & Ben Gibbard: One Fast Move Or I’m Gone

KEROUACK Jack Kerouac idazleak 1962an argitaratu zuen Big Sur eleberria. Beat belaunaldiko idazlerik ezagunenak Californiako itsasertzeko Big Sur eskualdean idatzi zuen nobela hau,  Lawrence Ferlinghetti olerkari lagunak han zuen txabola batean.

2009ko udazkenean, Jack Kerouac-en heriotzetik 40 urte bete zirenean,  One Fast Move Or I’m Gone: Kerouac’s Big Sur dokumentala estreinatu zen Amerikako Estatu Batuetan. Dokumental honetan nobelaren sortze prozesuaz hitz egiten zaigu baita Kerouac-ek Big Sur eskualdean igaro zituen egunetaz. Dokumentalaren soinu banda,  Eitb Musikaren sintonian “These Roads Don’t Move” abestiarekin aurkeztu dizueguna,  Jay Farrar (Uncle Tupelo, Son Volt)  eta Benjamin Gibbard (Death Cab For Cutie) musikariek konposatu eta grabatu dute.