Tag Archives: Gabonak

Slade: The Party Album

The Party AlbumThe Party Album (1985) Gabonetako diskorik ganberroena da. Slade talde britaniarrak bere hit arrakastatsuenak batu zituen bertan. Ez dira guztiak eguberritako kantak, baina glam-aren garaiko banda ezagun honen abestiek festarik izerditsuenak pizten dituzte eta Eguberriak ere badira –gabon-kanta goxoak alde batera utzita—festarako garaia. Gainera, diskoko lehenengo kanta “Merry Christmas Everybody” da. Britania Haundian duela pare bat urte egin zuten inkesta batean, Slade-ren kanta hau  Irletako gabon-kantarik ezagunena izendatu zuten. Itsaskorra bada behintzat, “Cum On Feel the Noize” edo “Get Down and Get With It” bezalaxe, besteak beste. Gaur gaueko hamarretatik aurrera, Eitb Musikan entzungai.