Tag Archives: Duran Duran

Duran Duran eta David Lynch elkarlanean

Hiru urte ondoren, datorren asteartean jarriko da salgai “All you Need is Now” Duran Duran britainiarren lan berria.

Diskoa kaleratu eta hurrengo egunean, martxoak 23, Los Angeles hirian kontzertu berezi bat emango dute David Lynch zuzendariaren batutapean. Emanaldia internet bidez ikusi al izango da, eta zine nahiz musika mundua elkartzen dituen “Unstaged” zikloaren barruan kokatzen da.

Aurrez, Arcade Fire edota  John Legend izan ditu protagonista eta orain ere, ikusleek bideoen errealizazioan eskuartzeko aukera izango dute.