Tag Archives: Czars

John Grant: Queen of Denmark

John Grant estatubatuarrak  Queen of Denmark diskoa kaleratu du, bere bakarkako debuta. The Czars taldearen abeslari zenak Midlake Texaseko taldearekin grabatu ditu disko honetako kantak eta diskoak Bella Union zigiluan ikusi du argia.

Diskoa kanta poetiko, dotore eta malenkoniatsuez osatzen da, Granten arima torturatuaren isla diren abestiez. Folk akustikoa, klasizismo garaiko orkestrazioa eta indie pop musika uztartuz magnetismo misteriotsuko atmosfera bat sortu dute musikari hauek eta iluntasun distiratsuko disko bat aurkeztu. Queen of Denmark disko hunkigarria da,  arima garbitzen duten horietakoa.