Tag Archives: Bobby Charles

Bobby Charles: Bobby Charles

BOBBY CHARLES LP 50eko eta 60ko hamarkadetako urteetan  “See You Later Alligator“, “Walking to New Orleans” eta “But I do” bezain abesti arrakastatsuak konposatu ondoren, 1972an Bobby Charles musikariak bere bakarkako debut diskoa argitaratua zuen. Louisianako musikariak Woodstock ondoan dagoen Bearsville estudioa aukeratu zuen bere estreinako diskoa grabatzeko eta The Band kanadarrei eskatu zien bere talde laguntzailea izateko grabaketa saio hauetan.

Diskoak kritika onak izan zituen baina salmenta kaxkarrak eta Bobby Charles-ek ez zuen iraupen luzeko beste diskorik kaleratu 1987ra arte.

Gaur, 22:00etatik aurrera, Eitb musikaren sintonian, cajun eta southern R&B musiketatik abiatuz 70eko hamarkadan egin zen swamp rock disko onenetako bat entzuteko aukera izango duzue.