Tag Archives: Americana

The Long Ryders: State Of Our Union

STATE OF OUR UNION The Long Ryders kaliforniarren State Of Our Union 80ko hamarkadako Americana disko onenetako bat da. 1985ean Island zigiluan argitaratutako LP hau Los Angeles hiriko talde honen lan goraipatuena izan zen eta 1983-1987 urteen tartean argitaratu zituzten diskoen artean arrakastatsuena.

Disko honetan, gainera, Sid Griffin eta Steve McCarthyk, taldearen bi konposatzaile nagusiek Reagen presidentearen agintaldiko Amerikari kritika zorrotza egin zioten, bereziki “Looking for Lewis and Clark” abestian. Beharbada honegatik, diskoak harrera hobea izan zuen Erresuma Batuan, Amerikako Estatu Batuetan baino.

60ko hamarkada bukaerako country rockaren eraginpean sortutako talde honek Gram Parsons, The Byrds, Buffalo Springfield edota The Flying Burrito Brothers taldeak izan zituen bere musikaren inspirazio iturri baita 70eko hamarkadako punk rock musika eta taldearen lehen kontzertuetatik 80ko hamarkadako amerikar country alternatiboaren eszenako oinarrizko taldeetako bat izan zen Jason and the Scorchers, Green On Red eta beste zenbait talderekin batera.

Gaur Eguneko Diskoaren tartea 1985ko State of Our Union diskoari eskainiko diogu.