Dean Martin

Huty1612306 Dean Martin crooner amerikarra 1917ko ekainaren 7an jaio zen jatorri italiarreko famili batean.

1946an egin zuen bere debuta Atlantic Cityko 500 clubean Jerry Lewis izeneko komiko hasiberriarekin. Bi hauek Hollywoodeko bikote komiko arrakastatsuena osatu zuten ondorengo urteetan eta hemezortzi film grabatu zituzten batera.

50eko eta 60ko hamarkadetan Dean Martinek zinea eta musika tartekatu zituen. Pelikula bikainetan egin zuen lan, The Young Lions, Rio Bravo, Kiss me Stupid, The Sons of Katie Elder, Ocean’s Eleven...1960ko film honetan egin zuten topo, hain zuzen ere,  Rat Pack lagun taldea osatuko zuten Frank Sinatra, Sammy Davis Jr, Peter Lawford, Joey Bishop eta Shirley MacLaine aktoreek. Lagun talde honek mafia italiarrarekin eta Kennedy familiarekin izan zituen harremanak  eta Las Vegas hiriko casino eta cluben luxua pertsonifikatu zuen.

Luxu eta botere garai honek, ordea, ez zuen betirako iraun. Bob Dylanek abesten zuen bezala garaiak aldatzen ari ziren eta 60ko hamarkada bukaerarako crooner dotore hauen musika zaharkitua gelditu zen.

Dean Martin hirutan ezkondu zen eta zortzi seme –  alaben aita izan zen. Hirurogeita hemezortzi urte zituela hil zen, 1995eko Eguberrian.

Leave a Reply

Your email address will not be published. Required fields are marked *