Blue Ash: No More No Less

No More No Less1973.urtean Blue Ash Ohioko taldeak lehenengo diskoa argitaratu zuen, No More No Less izenburupean. Disko honi buruz 70.hamarkadako power pop-aren lan ahaztua dela esan ohi da. Izan ere, kritikak txalo beroz jaso arren, salmenta eskasak izan zituen eta garaiko irratietan ere ez zuten geihegi jarri. 60.hamarkadako British Invasion delakoa osatu zuten taldeen musikaren eragin haundiduna, power pop-eko beste taldeen (Big Star, The Groovies…) kasuan bezalaxe, Blue Ash-en soinua rock gordinenaren adibide bizia da. Gaur, gaueko hamarretan, Eitb Musikaren sintoniarekin bat egiten baduzu, Blue Ash-en lehenengo diskoa osorik entzuteko aukera eskaintzen dizugu. 

1 thought on “Blue Ash: No More No Less

  1. Aitor

    Kaixo, aspaldi hontan entzun dudan talderik onena, dudarik gabe. Izugarrizko sorpresa hartu dut bapateko “opari” honekin.

    Mila esker 🙂

    Reply

Leave a Reply to Aitor Cancel reply

Your email address will not be published. Required fields are marked *