The Rise and Fall of Ziggy Stardust and the Spiders from Mars

Disko honi esker sartu zen David Bowie pop musikaren historian. 1972an argitaratua, glam rock musikaren loraldian, LP hau Erresuma Batuan ale gehien saldu zituzten diskoen zerrendan bosgarren lekuan sailkatu zen eta garaiko rock aldizkari famatuenen azaleko orrian azaldu. Bowie, musika britainiarraren kamaleoia, orijinaltasunaren maisua, Ziggy Stardust bere alter egoari esker bihurtu zen planetako bazter guztietan bizi ziren milaka eta milaka gazteren abeslari kuttunena. Gizakien artean lur hartzen duen estralurtar honek rock izarra izatea erabakitzen du eta mundu osoko eszenatokietara  bere purpurina eta kolorezko ikuskizun paregabea zabaldu. Ziggy Stardust, glam garaiko mesiasa bezala aurkeztu dezakegu, gure artera datorrena maitasun eta bake hitzekin eta bere fan edo jarraitzaileek hiltzen dutena, ziklo mesianikoari bukaera emanez. Bere heriotzak gizaldi berri bati emango dio hasiera.

Gaur gauen, 22:00etatik aurrera, Eitb Musikan The Rise and Fall of Ziggy Stardust and the Spiders from Mars diskoari eskainitako saioa entzuteko aukera izango duzue.

Leave a Reply

Your email address will not be published. Required fields are marked *