Gaurko egunez, 1950.urtean, Peter Gabriel musikari eta kantagile ingelesa jaio zen. Rock progresiboko Genesis taldeko abeslari nagusi eta flauta-jotzaile moduan ezagutu genuen, 60.hamarkada erdialdetik 1975.urtera arte. Genesis utzi eta gero, bakarkako ibilbide arrakastatsuari ekin zion. Azken aldi honetan, world music delakoa ekoizten eta ezagutzera ematen aritu da eta baita musika banatzeko sistema digital aitzindariak garatzen. Ekimen humanitario ugaritan ere esku hartzen du.
**eitbcomeko audioen atalean Peter Gabrieli buruzko istorioa entzun dezakezu**