Egun bat Musikan: WINTER DANCE PARTY

Bihar 50 urte beteko dira Buddy Holly, Ritchie Valens eta Big Bopper rock and roll izar gazteak hegazkin istripuan hil zirenetik.

Buddy Holly-k, Ritchie Valens-ek eta Big Bopper-ek aurreko gauean, 1959ko otsailaren 2an eskaini zuten euren bizitzetako azken kontzertua, Clear Lake (Iowa) hiriko Surf Ballroom aretoan. Kontzertu hau Winter Dance Party Tour izeneko neguko biran eman behar zituzten konzertuetako bat zen, astelehen batez ospatzen zena, negua bete bete zenean eta elurtutako paisaia hotzetan. Hegazkin istripuaren ondoren, batek baino gehiagok galdetuko zion bere buruari zer dela eta eman zuen kontzertu hau Buddy Holly bezalako rock and roll izar ospetsu batek. Badirudi musikariaren egoera ekonomikoa ez zela batere ona eta dirua izan zela Winter Dance Party biran parte hartzearen arrazoi nagusietako bat. Buddy Holly ezkondu berria zen eta bere emaztea haurdun zegoen. Honez gain, haserre amaitu zuen Crickets bere taldearekin eta ordura arte bere ekoilze izan zen Norman Petty-rekin. Buddy Hollyk  kontzertuak emateko beharra zuen, non nahi eta nola nahi. Honez gain, kontzertua, haurtzaroko lagun batek antolatzen zuen, Waylon Jennings musikariarekin batera. Jennings, Buddy Holly-ren talde laguntzaileko kideetako bat zen.

Musikariak leher eginda iritsi ziren Surf Ballroom aretora; bidai luzea eta nekagarria izan zuten.Ekarri zituen autobusak geldialdi ugari egin behar izan zituen bidaian zehar, behin eta berriz matxuratzen baitzen. Autobusak berogailurik ez zuenez, musikariak izoztuta iritsi ziren, ospelekin hatz eta belarrietan eta eztarri urratuekin.

Kontzertua amaitzean, Buddy Holly-k birako arduradunekin hitz egin eta argi esan zien ez zuela berriro ere autobus zahar hura hartuko. Azkenik, hegazkin txiki bat alokatzea erabaki zuten Fargo-rantz hegan egiteko. Beste musikariengandik agurtzen ari ziren unean, Buddy Holly-k zera esan omen zion, txantxetan, Waylon Jennings adiskideari: " Autobus zahar honek botata utziko zaituzte gauaren erdian!". Jennings-ek honakoa erantzun zion barrezka: "Ea lurra jotzen duzuen!".

Hegazkinak goizeko ordubatean jo zuen lurra, elur ekaitz bat saihestu ezinda, pilotuak hegazkinaren gidaritza galtzean. Buddy Holly, Ritchie Valens, Big Bopper eta hegazkinaren pilotua, ere, lurraren kontra eztanda egiin zuten unean hil ziren. Egun hura, musika hil zen eguna bezala gogoratzen da.

Leave a Reply

Your email address will not be published. Required fields are marked *