Egun bat Musikan: Eddie Van Halen

1955.urteko urtarrilaren 26an Eddie Van Halen jaio zen Holandan. Jimi Hendrixen atzetik, Van Halen XX.mendeko gitarra-jotzailerik eraginkor, berezi eta trebeena izan da. Haurra zelarik, Estatu Batuetara joan zen bizitzera, gurasoekin eta Alex anaia zaharrarekin. Erresuma Batuko 60.hamarkadako taldeek, Dave Clark Five-k, batez, ere, txundituta zeukaten. Hasieran, bateria jotzen hasi zen, anaiak gitarra jotzen zuen bitartean. Hala ere, paperak segituan aldatu zituzten eta aurki Los Angeles hiriko gitarra-jotzaile ezagun eta trebeena bilakatu zen.

  

 Michael Anthony baxujolearekin eta David Lee Roth abeslariarekin, Alexek eta Eddiek Mammoth taldea osatu zuen, 70.hamarkadaren erdialdean Van Halen deitu izan zena. Van Halen (1978) izeneko lehen diskoak gitarra rockaren arauak hankaz gora jarri zituen. Izan ere, Eddie Van Halenek gitarra batek egin zezakeena birdefinitu baitzuen. Teknika oso azkarra garatzeaz gain, bere "tapping" bikoitza gitarra-jotzaile guztiek imitatu dute. 80.hamarkadan kaleratutako ia edozein diskotan, metal soinuetatik pop musikaraino, Van Halenen gitarra-teknika entzun daiteke. Eddie beraren gitarra, gainera, sasoi hartako beste izar batzuen lanetan ere entzun zitekeen. Kolaborazio horietako gogoratuena Michael Jacksonen Beat It (1983) kanta ezagunean entzun daiteke.

 

Leave a Reply

Your email address will not be published. Required fields are marked *