Egun bat Musikan: Pet Sounds-en hasiera

Gaurko egunez, 1966.urtean, Brian Wilson grabazio-estudioan sartu zen Wouldn’t It Be Nice abestiaren zati instrumentala grabatzera. Kanta honek Beach Boys-en Pet Sounds disko historikoa zabaltzen du.

  

Taldearen aurreko lanekin konparatuta, Pet Sounds pisu haundiko diskoa da, bai Beach Boys-en diskografian eta baita pop musikaren historian ere. Ordura arte, surfa, Californiako neska politak, eguzkia eta bizitza axolagabea gaitzat zuten kantak grabatu zituen Wilson anaien taldeak. Brianek, ordea, Beatlesen Rubber Soul (1965) entzun zuenetik, ideia bakarra zeukan buruan: hura bezain edo hura baino hobea izango zen diskoa egitea. Bere bizitzan zerbait egitekotan, disko hori egin behar zuen. Eta egin zuen. Gainera, lana grabatzen ari zirenean, berak ba omen zekien zerbait oso ona egiten ari zirela; are gehiago, pop musikaren historiako mugarri bat sortzen ari zirela. Beach Boysen marka ziren betiko ahots-harmonia landuak soinu sinfoniko aberatsez lagundu zituen. Kanten hitzek ere aurreko lanetan ez zeukaten sakontasun eta hausnarketa mailak erakusten zituzten. Brianek disko honen xehetasun txikiena ere landu zuen; kanta guztien segundu guztiak pentsatu eta landu zituen. Bere obsesioa izan zen Pet Sounds. Askok esan izan du disko hau amaitu eta gero hustuta geratu zela Californiako jenioa.

(Eitbcomen Beach Boysi buruzko honako Egun bat Musikan entzungai duzu)

Leave a Reply

Your email address will not be published. Required fields are marked *