Egun bat Musikan: Rubber Soul

1966.urteko urtarrilaren 8an, the Beatles taldea Estatu Batuetako arrakasta zerrendetako lehenengo postura iritsi zen, Rubber Soul bildumarekin. Liverpoolekoen ibilbide musikalean trantsizio diskoa izan zen hau. Hasierako urteetako pop grinatsuaren eta ondoren argitaratuko zituzten lan esperimentalagoen arteko zubia izan zen. Bildumako kanten hitzek sakontasun berria agertu zuten bilduma honetan. Hausnarketak eta introspekzioak lekua hartzen hasi ziren hitz hauetan.

  

Diskoko Nowhere Man kanta, esaterako, maitasun erromantikoari buruzkoa ez den Beatles-en lehendabiziko abestia da. Musikari dagokionez, folk-rock moldaketa nahasiak entzun ditzakegu, Bob Dylan-en eta the Byrds taldearen lanek eraginda, eta rock talde baten ohiko musika-tresnetaz gain, ordura arte erabili ez zituzten tresna berriak (sitar-a Norwegian Wood (This Bird Has Flown) abestian) eta betiko tresnak jotzeko era berriak (greziarra ematen zuen kitarra Michelle kantan eta klabikordioa zirudien pianoa In My Life-n) ere erabili zituzten hainbat kantatan.

(Rubber Soul-i buruzko audioa entzun nahi baduzu, sartu eitbcom atari berriko audioen atalean)

Leave a Reply

Your email address will not be published. Required fields are marked *