Egun bat Musikan: Please Don’t Go (KC and the Sunshine Band)

1980.urteko urtarrilaren 5ean, Estatu Batuetako arrakasta zerrendetako lehenengo postuan Please Don’t Go balada zegoen, KC and the Sunshine Band taldearena. Hit hau izan zen taldearen azkenengo kanta arrakastatsua. 70.hamarkadan, Shake Shake Shake, I’m Your Boogieman edo Boogie Shoes kantekin, disco musikako talderik esanguratsuenetako bat bilakatu zen, Bee Gees-engandik oso gertu.

  

 Hala ere, beraien azken hit-a Please Don’t Go balada goxoa izan zen. Disco musikaren urrezko aroak 70.hamarkada amaitzean jasan zuen gainbehera eta sasoiko talde askori gertatu zitzaien moduan, KC and the Sunshine Band-eko mutilek ez zuten garai berrietara egokitzen jakin. Hurrengo urteetan, taldea desegin eta gero, bakoitzak bere aldetik argitaratzen jardun zuen. Hala ere, ez zuten aurreko urteetako arrakastarik berriz ezagutu. 90.hamarkadan disco musikaren revival bat bizi izan zen pop musikan. KC and the Sunshine Band, orduan, kontzertuak eskaintzen aritu zen. Gainera, Please Don’t Go kantaren hainbat bertsio ere entzun genituen.

Leave a Reply

Your email address will not be published. Required fields are marked *