PLAYLIST: CHARLIE HADEN RAMBLING BOY

Charlie Haden jazz kontrabaxu- jotzaile entzutetsua bere musika sustraietara itzuli da, gurasoei eskaini nahi izan dien omenaldi disko honekin: Rambling Boy. Gurasoek country eta western doinuen irratsaio bat izan zuten 30eko eta 40ko hamarkadetan eta han eskaini zituen bere lehen kantaldiak Charlie Haden musikariak, 2 urtetxo baino ez zituenean.

Haden-ek aitortu duenez, betidanik izan da bere ametsa country disko bat grabatzea eta horrexagatik batu nahi izan ditu disko honen grabaketa saioetan bere pertsona maitatuenak, emaztea eta seme-alabak eta lagun zaharrak zein lankideak. Diskoa berak ekoiztu du Ruth Cameron emaztearen laguntzarekin.

Rambling Boy izeneko lan honetan aurkituko dituzuen 19 abestien artean, Hank Williams, Louvin Brothers eta The Carter Family bezalako country kondairen abestiak daude, baita kanta tradizionalak ere: bluegrass doinuak, irlandar jatorriko folk kantak etab. Diskoan parte hartu duten musikari eta abeslarien izenak, ere, aipatzeko modukoak dira: Pat Metheny, Rosanne Cash, Vince Gill, Bruce Hornsby, Stuart Duncan, Jerry Douglas, the Whites, Sam Bush, Ricky Skaggs, Elvis Costello eta Russ Barenberg. Hauez gainera, Charlie Haden-en alabak eta semea ere aritu dira grabaketa saioetan, hala nola, beste hainbat senitarteko. 

(leer más)

Leave a Reply

Your email address will not be published. Required fields are marked *