Egun bat Musikan: Me and Mrs.Jones (Billy Paul)

1972.urteko abenduaren 16an, Billy Paul Philadelphiako soul bakarlariaren Me and Mrs.Jones kanta Estatu Batuetako zerrendetako lehenengo postura iritsi zen. Desleialtasunari buruzko soul klasikorik ezagunenetako bat da Me and Mrs.Jones. Baita Philly Soulekoa ere. 70.hamarkadan, Kenny Gamble eta Leon Huff ekoizleek (Me and Mrs.Jones kantaren egileak) moldaketa aberatsdun kantak sortu zituzten.

  

Oro har, grabazio estudioko tresnek eskaintzen zituzten aukera guztiak aprobetxatu zituzten eta soul musika beste ukitu batzuekin (psikodelia, funk, dance, folk…) aberastu zuten. Philly Soul honen adibide bat, esan bezala, Me and Mrs.Jones kanta dugu. Kasu honetan, Billy Paul, abestiaren protagonista, Jones andrearekin amodio-kontutan dihardu. Bata zein bestearen bikote “ofizialak” beste batzuk dira eta, kantaren hitzek esaten duten moduan, badakite egiten dutena gaizki dagoela baina ezin diote gogoari eutsi.  Kanta grabatu zuenean, Billy Paulek 38 urte zituen eta kantaren protagonistaren papera sinesgarritasun hunkigarriz bete zuen. Kantak berarentzat idatzia ematen du eta, ziurrenik, horrela izan zen. 1950eko hamarkadatik abesten jardun arren, Me and Mrs.Jones izan zen Billy Paul aurreneko aldiz zerrendetako lehenengo postura eraman zuen singlea.

(Audio bertsioa hemen)

Leave a Reply

Your email address will not be published. Required fields are marked *