Egun bat Musikan: DAVE CLARK

Dave Clark Five talde britainiarraren bateria-jotzaile, konposatzaile nagusi eta ekoizle ere izan zen Dave Clark, gaurko egunez jaio zen, 1944an, Londresen.

Beatles taldeak egindako bideari jarraituz Estatu Batuetako pop arrakasten zerrendetara iritsi zen boskote hau, Brittish Invasion delakoak eman zituen talde arrakastatsuenen artean egon zen. Dave Clark-en taldeak The Ed Sullivan Show telebista saioan agerraldi gehien egin zituen talde britainiarra izatearen ohorea du eta Billboard amerikarreko lehen postuan ere izan zituen pare bat kanta, hauen artean, 1964ko "Glad all over" eta Bobby Day abeslari afroamerikarraren "Over and Over" abestiaren moldapena.

Psikodeliaren etorrerak eta maitasunaren udarak, lekuz kanpo utzi zituen musikari ingeles hauek eta 1970ean, azkenik, taldeak agur esan zien bere jarraitzaileei.

Audioa

Leave a Reply

Your email address will not be published. Required fields are marked *